Chat gratis

viernes, 28 de diciembre de 2007

Inamak "baliabide naturalen eta ingurumenaren" aurkako delituak egin ahal izan dituela uste du epaile batek


BUSTURIALDEKO HITZA (2007-12-28)

Danel Lauzirika

Inamak gauez zarata maila gainditzen duela adierazi du epaileak txostenean
Busturialdeko Hitzak jakin ahal izan duenez, Gernika-Lumoko epaitegiko instrukzio epaile batek FINSA-Inama enpresaren aurka herritar batzuek aurkeztutako salaketak ikertu ostean enpresaren jardueran «baliabide naturalen eta ingurumenaren» aurkako ustezko delitu zantzuak atzeman ditu. Besteak beste, epaileak autoan enpresak ez duela jarduera lizentziarik eta gauean Inamak baimendutako zarata maila gainditzen duela ondorioztatu du. Aurretiazko eginbideen txostenean azaltzen denez, zarata mailan enpresak «gauean exijitutako mailak gainditzen ditu. Etxebizitzen kanpoaldean 67,2 dezibeliotako gorengo mailak jaso dira, eta etxebizitzen barruan eragiteko aukera ematen du».
Epailearen ustez Jaurlaritzak o dekretu baten arabera «eragin akustikoa existitzen da».Epaileak fiskaltzari igorri dio instrukzio autoa. Fiskaltzak ingurumenaren aurkako delituengatik Inamaren aurkako akusazioa tramitatu ala ez erabakiko du. Epaiketa izatekotan ahozkoa izango litzateke. Diligentzietan FINSA-Inamako kudeatzailea azaltzen da inputatu bakar gisa. 2006an deklaratu zuen enprtesako kudeatzaileak epailearen aurrean Gernika-Lumoko epaitegian.
Epaileak Inama inguruan bizi diren herritarrek ustez enpresaren jardueragatik pairatu dituzten gaixotasunak ikertu ditu. Bere iritziz gaixotasunok Inamak sortu dituela ez da argi gelditzen.

No hay comentarios: