Chat gratis

domingo, 13 de marzo de 2011

Inama 2011gn urtean - SOS MUXIKA

Gaur egungo egoera jasanezina da, zeren Inamak orain dela 10 urte bezala jarraitzen dau, kriston zaratak ataraten, ikaragarrizko kutsadura kimikoa isuritzen (milaka tona kontrolik gabe, emisiño kutsagarri-toxikoak direnak).

Gainera, gai kutsakor guzti hauek kontrol barik ta legez-kanpo daude, ta horiek guztiak zabaltzen dira eskualde honetan, Busturialdea-Urdaibaien, ustezko Biosfera Erreserba babestuan, bai, pozoin hutsa da Inamaren ur-lurrun famatua.

Impakto zuzena inguruko auzoetan bizi garenok jasaten dogu ,bertan bizi garenok ondo dakigu haizearen arabera bizi garela , zeren Inamaren kea gure bailaran geratzen da haizerik ez dagoenean, ta kutsadura maila izugarria da.

Hain da jasanezina, azken 5 urteetan hainbat herritarrek, aurretik beste askok bezala, euren etxea hutsik utzi ta osasun arazoak medio , sendagileari jaramon egin ta alde egin dutela beste herri batera bizitzen, osasuna galdu ta gero, euren bizimodua berreskuratzeko modu bakarra izanik.

Batez be, San Roman,Besangiz, Astelarra,Amona, Zabale, Txakale, Kurtzero ta Alaibegira Auzoetan zabaltzen da zarata ta kutsadura.

Kontutan eduki behar da auzo hoietan Muxikako eskola, frontoia, farmatzia, Zaharren Egoitza, Mediko kontsulta, Liburutegia ta abar dagozela.

700 herritar bizi gara inguru honetan ta egunero jasatzen dogu Inamaren sustantzi toxikoen isurketa toneladaka:

Osasun Publikoak egindako azterketa batek aire kalitatea oso eskasa dala dio eta Osasun Munduko Erakundeak (OMS) jarritako gida-baloretatik nabarmen gora gagozala dino.

Hainbat ikerketa dagoz, epidemiologikoak, esaten dutenak, partikula toxikoak ta osasun arazoak, bai epe laburrera baita epe luzera lotuta dagozala.

Neurtutako emaitzetan agertzen diren sustantzi asko ezagunak dira : PM10(partikula txikiak)SO2(sufre dioxidoa)NO2 (nitrogeno dioxidoa),CO (carbono monoxidoa),

Beste batzuk COV(compuestos organicos volatiles) eta Inamatik isuritzen direnak gitxienez 16 sustantzi dira, 4 familitan sailkatuak, hauen artean (HIDROCARBUROAK,) baita BTEXs eta BENCENO,TOLUENO eta abar.

Ta beste asko ez hain ezagunak baina oso kaltegarriak direnak baita:

-Isometilbutilcetona,

-Acetato de butilo

-Aceite de trementina eta abar

Sustantzi hauek arnasterakoan sor daitezkeen gaixotasunak oso larriak dira, batez be barnekoak,MINBIZI kasuak, arnas aparatukoak, biriketakoak, gibelekoak, azalekoak…

Sustantzi guzti honek kaltegarriak dira bakarka hartuta, pentsa zer izango dan, danak batera arnasten egoteak, sarritan gertatzen den bezala, zeren Inaman “UR LURRUNAK” dana harrapatzen dau, guztiok pozointzen gaitu.

INAMAN ERABILTZEN DIREN ERREGAIAK:

22000 TONA FUEL, URTEAN erretzen dira.

Egunean 5000 autok ralentiñean kutsatzen dutena kutsatzen du Inamak.( EGUNERO GAU TA EGUN toki berean)

6000 TONA TRATATUTAKO EGUR HAUTSA,(RTP) erretzen da.

22000 TONA KOLA ERABILTZEN DIRA BESTE HAINBAT TONELADA SUSTANTZI TOXIKOEN ARTEAN.

Hau guztia erre egiten da eta atmosferara doa zuzenean.

Zarataren arazoa be larria da zenbait auzotan, San Roman, Kurtzero,Astelarra ta Zabaleko etxeetan egindako neurketak emoten daben emaitzak MUNDUKO OSASUN ERAKUNDEAK (OMS) agintzen daben mailetatik gora daude, batez be gaueko aldian ta osasunean eragiten dituen kalteak izugarriak dira.

Zarataren neurriari dagokionez, bai Inamak ( enpresa barruan ) ta herritarrek egindako neurketek Muxikako Arau Subsidiarioak ta Foru Aginduak jarritako mugak gainditzen direla erakusten dabe.

Etxe barruetan egindako neurketetan LABEINek egiñak, 40 db jasatzen dogula esaten da ta zarata zalantza barik Inamatik sortzen dala esaten dabe.

Horrez gain, Kogenerazio Plantatik datorren zarata kaltegarriagoa da, eta dar-darak.

Honen ondorioz gaur egun ere hainbat herritar tratamenduan dagoz Inamaren jarduera ez gelditzearren sortu jakiezan osasun arazoak direla medio.

1964-ko Inamak, lehen aldiko Inamak, ez dauka zerikusirik 1995 tetik hona dagoenagaz.

1.995-an, lehen kexak hasi zirenean, Kojenerazio Planta ezarri zuten garaia, asko giñen kaltetuak ta kexatzen ginanak ta orain normala danez askoz gehiago gara, jende gehiago etorri dalako bizitzen.

1965 urtea, Inamaren argazkia

Gogoratu besterik ez dago 1995ean, orduko 80 herritarrek Inamaren KOGENERAZIO PLANTA ezartzeko asmoaren aurka sinatu genuela. Inama gero eta motor gehiago ta gero eta tximini gehiagorekin haundituta zegoela adieraziz ta zaratak ta keak ugaritzen zihoazela esanez.

Orduko Udaletxeko agintariak, orain dauden bardiñak dira, orain Inamako langile 2 rekin batera ta erantzun ere ez zuten egin, gainera Inama gero eta haundiago eta motor ta tximini gehiago jartzeko baimena emon eben , lurren ta eskolen negozio batzuk tartean zirela.

1996 urtea Inamaren argazkia

2002 urtea Inamaren argazkia

Ikusirik, udaleko arduradunak (EAJ) ta enpresak ez zutela ezer egiten ordurako sortuta zuten arazoei irteera bat emoteko,( kexei jaramonik ere ez zieten egiten ta esaten zuten gauza bakarra zan zabalkuntzarekin arazoak konponduko zirela) , 12 Ha-ko zabalkuntza egiteko asmoa zuten lantegia haunditu ta zarata ta tximini haundiagoak jartzeko ta inguru guztia hondatzeko.

Orduan, 2004-an, 350 muxikarrrek zabalkuntza horren aurka sinatu zuten ta MUXIKAKO BIZI KALITATEAREN HOBEKUNTZARAKO HERRITARREN ELKARTEA- SOSMUXIKA sortu genuen.

2011 urtea- sosmuxika

Inama ez litzateke itxiko legedia beteko baleu ta herritarekiko errespetua erakutsiko balebe enpresako kudeatzaileek, baiña orain arte jokatu daben moduan jokatute, Inama kudeatzen dutenek ta Inamaren aldekoek, ez dute sinesgarritasunik herrian, are gutxiago barriro ere gaur egun duten ordezkaria Epaitegian osasun arazoak sortzearren ustezko delitu bat egitearren inputatuta dagoenean.

Baiña Inama ez bada gai benetako neurri zuzentzaileak ezarri ta norabidea zuzentzeko bertan behera geratuko da.

Inamako kudeatzaileek ta Inamaren aldekoek bazekiten Muxikako Arauak zeintzuk ziren ta diren ta EZKUTUKO PROIEKTU-ekin ta gezurra erabiliz ,Udaleko agintariak alde zutela jakinda, herritarrak kaltetu ta engaiñatu dabez gezurrak zabalduz eskualde guztian.

Orain batzuk “ erabiliak izan direla” esanez agertzen dira . Sinistu leike edo ez.

Argi dagoena da batzuk aberasten ibili diren bitartean, herritarrok gure birikak filtro bakar modura erabili ta kaka irensten jarraitzen dogule, pozointzen ari garela.

Horregatik beti esan doguna ta eskatu doguna azpimarratu nahi dogu.

Inamak bere gauzak konpondu ta herritarren osasuna bermatzeko gai ez den bitartean iharduera gelditu egin behar duela, ta ezin leike enpresaren txantajean sartu.

6 urte pasa dira SOS MUXIKA-ko ordezkaritza batek, langileen ordezkaritzari deitu ta zera planteatu geniela: langileen ordezkariak ta herritarren ordezkariak batu ta zuzendaritzara jo gauzak diren moduan planteatu ta konponbide bat bideratzeko.

Erantzuna zarataka hastea ta dena gezurra zala esatea izan zan, kexak gezurra zirela eta abar…,orain egoera larrian dagoz,.. eurak aztertu beharko dabe zer erantzun emon dautzien herritarren planteamentuei bai udaletxetik ta baita enpresaren zuzendaritzatik.

Guk ez daukagu ezelako ardurarik, ez erabakirik hartu beharrik, euren barne arazoetan sartzeko, badekie nori eskatu erantzunkizunik ( Euren lankidea dan Alkateari hasteko, beste batzuren artean) .

7 urte izan dituzte gauzak konpontzeko ta ez dabe ezer konpondu , ez dabe ezer pentsa, ez nola konpondu ez nola irteera bat emon ( HERRITARRENTZAKO EZ BEHINTZAT.)

Herritarren ta langilegoaren arteko arazo bezala planteatu dabe Inamaren auzia. Oker jokatu dabe.

Jolasten ibili dira familia pilo bat sufritzen dagoen bitartean, iñori ez zaio ardura izan herritarrok pozointzen egotea edo gauero loak hartu ezinik egotea zaratak direla eta, Inamaren ta EAJ ren biktimak gara, ta orain itxura danez biktima gehiago egongo dira.

Gaur egun gizarte honek markatzen daben muga barruetan bizitzea ez da erreza, ta hor sortzen diren arazoei aurre egin ezik, egoera usteldu egiten da. Hori gertatzen da gaur egunean, Agintariek nagusikeriaz ta lotsagabe jokatuz,(alkate,alkateorde,ahaldun nagusia barne), herritarren ordezkari baten aurkako salaketa faltsuak jarriz, konponbide serio bat bera ere emon barik ta milongadak luzatuz (Ajangiz kasu, enpresa Ajangizera eroango ebela zabaldu eben aurreko udal hauteskunde garaian) .

Usteldutako egoera batera heldu gara, ta gauzak usteltzen direnean izugarrizko kiratsa botaten dabe. Hori gertatzen zaio Inamari.

Gu SOS MUXIKA-ko kideok, ta batez be salaketak jarrita daukagunok jasan dugu enpresaren txantajea ( 600.000.euro, EPAIKETA-ren KOSTAren truke ,etxeetako lehioak aldatzea,eta abar.. ) salaketak kentzearen truke. Ezetz esan genien, horrek ez dauelako arazoa konpontzen, ta gainera gu ez gara Inamaren gatibu, guk ez dugu Inamatik kobratzen ta gure osasuna ez dago salgai. Guk bizimodu normala izan nahi dogu, osasunean lan eta bizi, beste edonork bezala.

Orain dela gitxi Bizkaiko Auzitegitik sententzi barria jaso dogu, ta txantajearen aukera bertan behera gelditu zaie,ta gaiñera Herri Arauak betetzea Inamari be badagokiola diño, guk eskatu bezala.

Alde horretatik pozik gaude, zeren urteetan ,Udaletxeko arduradunak Arauak dagozenik ere ukatzen bazuten , orain sententzi bat daukagu hori horrela ez dela dinoena.

Arauak badauzela ta Inamarengan eragina dutela, gainera enpresak berak bere proiektuetan onartutakoak dira.

Hurrunago ezin dutela joan be esaten dau, adibidez, baloratzeko lehen instantziko epaileak aproba perizialak ondo baloratu dabezan edo ez erabakitzeko, lege aldetik mugatute dagozalako. Baina korrektibo ederra emoten dautsie lehen sententziari.

Halan da guztiz Epaitegi Gorenera joan edo ez eztabaidatzen gabiltza.

Ikerketa penal barria zabalik ta onartuta daukagu Gernikako Epaitegian ta gaur egungo Inamako arduraduna Marco Antonio Diaz osasunarekiko ta ingurumenarekiko ustezko delituagatik auzipetuta dago.

Instrukzio horrek 2 urte darama zabalik ta kausa ondo doa. Marco Antonio Diaz Muxikara etorri zenean orain dela 3 urte, ze asmorekin etorri zan? Bazekien aurreko kudeatzaile biak imputatuak zeudela inztrukzio penal batean ta Fiskaltzak kartzela zigorra eskatzen zuela bientzako. Bazekien ere oraingo Alkatea bere langilea dala, ta zer egin dabe egoera konpontzeko? Salaketa faltsuak sartu herritarren ordezkari baten aurka ta trikimailu administratiboak erabili gauzak konpondu beharrean gehiago korapilatzeko.

Zeozergatik gaude egoera honetan ta Inamaren kutsadura “inokuoa” balitz, lehen sententziak esaten zuen bezala, ez legoke “depura” beharrik.

Alkateordearen inputazioa ere eskatu dogu ta ikusteko dago zer gertatuko dan.

Urteetan ez diete jaramonik egin herritarren kexei, ez da erantzun bat bera ere ez, ez onerako ez txarrerako , animaliak bezala tratatu gaituzte ta txarrena da gaur egungo udal agintariak Finsa- Inamaren eskuetan dagozala ta horrek irteera bat emoteko aukera kaltetu egiten duela, zeren haiek euren interes ekonomiko ta pribatua baino besterik ez dute ikusten, ta herritarrak ardura ez jaken bezala, orain ikusiko da, langileak ere ez jakiela axola ta eurekin jolasten ibili direla ( nahiz da batzuk errezegi parte hartu duten joko horretan).

Guk ere ikasi egin dugu eta ikusiko dogu nola doan asuntoa aurrerantzean.

Argi daukaguna da gure osasuna ta gure etxea defendatzen jarraituko dugula. Batzuk berba egiten dabe jakin barik zer esaten daben be, te beste batzuk, dakitena ez dabe esaten.

Gauza da empresa honek ezin dabela jarraitu aurrera dagoen moduan ta itxura denez ez jako ere interesaten Bizkaian jarraitzea eduki daben proposamenari ezetz esan dautzielako.

Bakar bakarrik dagoen moduan jarraitzea interesaten jakola erakutsi dau, pase foral batekin. Eta hori ez da ez merke, ez ona izaten.

Guk etorkizunerako beste Muxika bat proposatzen dogu. Bardintasunean ta errespetuan oinarritutako Muxika bat

Muxikan lan eta bizi egin ahal izateko, ez Muxikara etorri , kobra ta alde, Muxikako herritarrak intoxikatuz, gai kimikoez ta zaratakin gaixotuz, ….

Guk lurrari,teknologiari,industriari ta errepideai beste erabilera bat emotea planteaten dogu, burua erabiliz, ingurumenari ta osasunari lehentasuna emonez.

Inamak azken 15 urteetan egindako zabalkuntzarekin gero eta gehiago hurbildu da gure etxeetara ta kasu batzuetan etxeak irentsi ere egin ditu.

Edozeinek daki Inamaren moduko iharduera kaltagarri, kutsakor, toxiko ta zaratatsu bat ezin dala egon etxeetatik hain hurbil, ta are gutxiago legez-kanpo ta kontrol barik.

Gaur egungo Udaletxeko arduradunak izan ezik, itxura danez.

Legea betetzen dutenak arazoak dauzkate, zer esanik ez legez kanpo daudenak, Inama kasu.

Finsa-Inamaren trenak Santiagorako bidea darama. Beti bezala.

SOS MUXIKA Herritarren Elkartea