Chat gratis

sábado, 12 de mayo de 2007

Aukera independientea, aurrerakoia, euskalduna eta herrikoia



HAUTAGAIEN ZERRENDA:
1. Jose Antonio Torrealdai Elgezabal
2. Iñaki Markuerkiaga Zubigarai
3. Itziar Lopategi Urrutia
4. Miren Karmele Agirre Odiaga
5. Igor Sardui Loizaga
6. Nora Urbaneja Duñabeitia
7. Amets Torrealdai Ajuriagojeaskoa
8. Leire Pertika Lopategi
9. Juan Luis Muniozguren Egiarte
10. Pello Zarrabeitia Lopez de Munain
11. Jose Luis Pertika Egia
12. Amaia Mandaluniz Olabarriaga
13. Jesus Bilbao Zenikazelaia
14. Nahia Espinosa Arrospide
15. Isabel Rodriguez Martin



Zergatik auzotarren kandidatura independente bat Muxikarako?

Azken 15 urteetan udaletxean agintean egondako taldeak hartutako erabakiek herritarren osasuna eta bizi-kalitatea kaltetu eta eskubideak urratu dituztelako.



MUXIKA BARRI BAT

Elkarlanaren eta elkarbizitzaren aldeko apustua egin gura dogu


      • Udaletxearen jardueran gardentasuna eta herritarren partaidetza bultzatuko doguz.

      • Auzoetan batzarrak bultzatu auzo bakoitzari (Gorozika, Ibarruri eta abar) jagokozan erabakiak hartu aurretik herritarrak informetako.


      • Auzoetako ordezkariak izendatu auzotarren jarrerak eta iritziak udaletxera bideratzeko.

      • Udaletxeko gai burokratikoen gestioa arintzeko neurriak hartu, gardentasuna bermatuz.

      • Auzoen arteko harremanak sendotzeko lokarriak eratu.


      • Plenoetan eztabaidatu eta erabakitzen diren gaietaz herritar guztiak informatu, hileroko boletinak argitaratuz, web orriaren bitartez...

      Lurralde antolamendu eredu barri bat herritarren artean adostuko dogu


      • Herri osorako hirigune bat kontsolidatu bertan zerbitzu-gunea antolatuz eguneroko gitxieneko beharrizanak asetzeko: medikua, farmazia, kutxazain automatikoa, kultur-gunea, liburutegia, KZgunea, denda...


      • Kurtzeroko bidegurutzeko trafiko arazoa konpondu.


      • Gazteei etxebizitzak eskuratzeko erreztasunak emon.
      • Inamaren zabalkuntzarako eta Poligono Industrialaren Plangintzarako Aldaketa Urbanistikoak indargabetzea harik eta Arau Subsidiarioak berrikusiarte.

      Oka ibaia, Urdaibaiko ardatza, Ariatza auzoa zeharkatzen, Gernikarako ibilbidean. Ibai honen urek itsasadarra eratu baino lehen Gernika eta Muxika ornitzen dittuzte.


      Muxikarako lan jarduera garbien aldeko apustua egiten dogu

      • Muxikan gaur egun dekogun kutsadura arazoari konponbidea bilatu.

      • Landa-turismoa bultzatu, lehen sektoreko produktuen kontsumoarekin lotuz, eta baita herriko ondare historiko, kultural eta naturalarekin uztartuz.

      Tren geltokia eta errepide nagusia: garraio gehiegi igarotzen da bide honetatik, tren geltorkira joateko ez dago oinezko biderik. Ke eta zarata neurriak gehiegizkoak dira. Atzean Inama...



      Ingurumena zaintzearen aldeko neurriak bultzatuko doguz



      • Kutsadura atmosferikoa kontroletako kabina bat ezarri, eta kutsadura mailaren neurketen emaitzak paneletan ikusgai jarri.
      • Herriko zarata mapa burutu gune zaratatsuak identifikatuz eta konponbideak bilatuz.
      • Eskolatik hurbilegi dagoen mobilen antena leku egokiago batera eroatea aztertu.
      • Udalerriko erreka eta ibaiak babesteko programa landu.
      • Energia berriztagarrien aldeko programa garatu. Hauen erabilera bultzatzeko kanpaina informatiboa antolatu eta sistema hau ezartzen lagundu.

      Olabarriko errota, Zugastietan. Oka ibaiak erroten ibilbidea eratu dau bere joanean, gaur egun gure herriko ondare historiko, kultural eta sozioekonomikoaren lekuko direnak.



      Azpiegiturak hobetzeari ekingo deutsogu auzo guztietan
      • Saneamendu sarearen egoera eskasa hobetu etxe guztietara heltzeko helburuarekin.
      • Errepideetan abiadura murrizteko neurriak hartu eta auzoetarako sarbide arriskutsuak hobetu.
      • Urretxindorra” eskolaren eraikina hobetu, eta haurtzaindegiaren leku arazoari urtenbidea emon.
      • Garraio zerbitzua hobetu: auzoz-auzo autobus zerbitzua sendagilearengana joateko, Gernikara joateko, etab.
      • Oinezkoentzako bideak bultzatu auzo ezbardinak lotuz eta tren geltokietara eta autobus geralekuetara irisgarritasuna hobetuz .
      • Zaborren bilketa zerbitzua hobetu, zaborren bereizketa ahalbidetuz eta birziklapenaren aldeko kanpainak bultzatuz.

      • Internet zerbitzua herritar guztiek izan dagien ahalbidetu.

      Herriko ondare natural, historiko, kultural eta artistikoa berreskuratzen, zaintzen eta zabaltzen lan egingo dogu

      Ibarreko errotako tresna eta tramankuluak










      Muxika Dorreak garai horretako komunikazio bideak kontrolatzen ebazan: Zin bidea, Mungiako galtzada eta Gernika eta Maumek Durangaldeagaz komunikatzeko eukien bidea be menperatuz. Bere inguruan burdinolak eta errotak egozan. Bizkaiko jauna dorretxe honetan bizi zan.


      Urdaibaiko itsasadarra

      ***Muxika

      *

      MUXIKA GARBI


      Una opción independiente, progresista, euskaldun y popular

      ¿Por qué una candidatura vecinal independiente para Muxika?
      Porque las decisiones tomadas por el equipo de gobierno del ayuntamiento durante los últimos 15 años, han dañado la salud y la calidad de vida y violado los derechos de los ciudadanos.

      UNA NUEVA MUXIKA

      Apostamos por la convivencia y la colaboración ciudadana.


      • Vamos a promover la transparencia en las actuaciones del ayuntamiento y la participación de los ciudadanos.

      • Promover reuniones en los barrios (Gorozika, Ibarruri, etc) para informar a los ciudadanos antes de tomar decisiones que conciernan a cada barrio.

      • Nombrar representantes en cada barrio para encauzar las posturas y opiniones de los vecinos al ayuntamiento.

      • Tomar medidas para agilizar los temas burocráticos del ayuntamiento asegurando la transparencia.

      • Establecer vínculos para fortalecer la relación entre los diferentes barrios.

      • Informar a todos los ciudadanos mediante boletines mensuales, páginas web, etc, de los temas discutidos y de las decisiones tomadas en los plenos.

      Vamos a acordar un modelo de ordenación territorial nuevo entre los ciudadanos


      • Consolidar un centro urbano con los servicios necesarios para satisfacer las necesidades habituales como: asistencia sanitaria, farmacia, cajero automático, centro cultural, biblioteca, KZgune...

      • Solucionar los problemas de tráfico que se crean en la bifurcación de Kurtzero.

      • Dar facilidades a los jóvenes para obtener una vivienda.

      • Paralizar los cambios urbanísticos para la ampliación de Finsa-Inama y para la planificación del polígono industrial hasta que se revisen las Normas Subsidiarias.

      Apostamos por una actividad laboral limpia para Muxika.

      • Buscar una solución al el tema de la contaminación que tenemos hoy en día en Muxika

      • Tomar medidas para fortalecer el sector primario. Analizar en profundidad el problema de los pinares.

      • Promover el turismo rural y el consumo de los productos del sector primario relacionándolo con el patrimonio histórico-cultural y natural de Muxika.


        Impulsaremos medidas a favor de proteger el medioambiente
      • Colocar una cabina para controlar la contaminación atmosférica e informar de las medidas del grado de contaminación mediante pantallas visuales.
      • Realizar un mapa de ruidos del pueblo para identificar las zonas de mayor ruido y buscar soluciones

      • Analizar la posibilidad de trasladar la antena de móviles para salvaguardar la salud de los niños de la escuela.

      Elaborar un programa para la protección de los ríos del municipio.

      • Desarrollar un programa a favor de las energías renovables.

      • Organizar una campaña informativa para impulsar la utilización de las mismas y ayudar a implantar estos sistemas.

      Procederemos a mejorar las infraestructuras en todos los barrios


      • Mejorar la situación de la red de saneamiento para que llegue a todas las casas.

      • Tomar medidas para que disminuya la velocidad en las carreteras y mejorar las peligrosas entradas que tenemos hacia los barrios.

      • Mejorar el edificio de la escuela Urretxindorra y dar una solución al problema de sitio que existe en la guardería.

      • Mejorar el servicio de trasporte: un autobús que vaya de barrio en barrio con servicio al médico, a Gernika, etc.

      • Promover caminos para los viandantes que unan a los barrios y mejorar la accesibilidad a las estaciones de tren y paradas de autobus.

      • Mejorar el servicio de recogida de residuos, posibilitar la separación de basuras y hacer campañas para impulsar el reciclaje.
      • Posibilitar que todos los ciudadanos tengan un adecuado servicio de Internet

      Trabajaremos por recuperar, preservar y difundir el patrimonio natural, histórico, cultural y artístico del pueblo



      muxikagarbi@hotmail.com