Chat gratis

jueves, 20 de diciembre de 2007

Inamak Muxika Garbikoen aurka ezezpen eskaera aurkeztu du

BUSTURIALDEKO HITZA (2007-12-19)

Danel Lauzirika

Muxika Garbikoen ustetan, "defendatzen dugun interesa ez da pribatua, publikoa baizik"

Finsa-Inamak, enpresako kudeatzailearen bitartez, Jose Antonio Torrealdai eta Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotzien aurkako ezezpen eskaera aurkeztu du Udalean.
Ezespen eskaera aurkezteko enpresaren argudioak honakoak dira: zinegotziek "enpresarekin auziak izatea", "enpresaren jardueraren handitzean interes pertsonala izatea" eta "enpresarekin ageriko etsaitasuna izatea".
Horrela, Muxikako Udaleko hiru zinegotziren eta alkatearen aurkako ezespen eskaerak eman dira. Azken osoko bilkuran udalbatzak, EAEren eta Muxika Garbiren botoekin Jon Mikel Gainza alkatearen ezespen eskaera onartzea erabaki zuen. Herritar batzuek Jon Andoni Goikoetxea EAJko zinegotziaren aurkako ezespen eskaera aurkeztu zuten. Gainza eta Goikoetxea Inamako langileak dira.
Gokoetxearen ezespen eskararen inguruko erabakia oraindik ez da jakinarazi. Gainzak Inamaren inguruko erabakietan parte hartu ezin dezakeenez Jose Felix Alegria alkateordeak hartu beharko du Goikoetxea, Torrealdai eta Markuerkiagaren ezespen eskaeraren inguruko erabakia.
Zinegotzien betebeharra
Muxika Garbiko zinegotzien ustetan, "zinegotzi ororen eskubidea eta betebeharra da agenteren batek, kasu honetan Inamak, bere jarduerarekin kalte egitea edota legeak ezartzen dituen mugak gainditzea". Euren esanetan ezespen eskaera ez da onartu behar, honek bakarik gaia pribatua denean bakarrik balio dezakeelako, ez gaia publikoa edota instituzionala denean. "Defendatzen dugun interesa ez da pertsonala, publikoa baizik", esan dute Muxika Garbikoek.

No hay comentarios: