Chat gratis

sábado, 23 de junio de 2007

Doniene bezpera gabien...


Doniene bezpera gabien
abadiek hasarratu ziren
ez ebela besterik egiten
alkarreri musturrek hausitzen
gaur dala bixer dala Doniene
etzi San Joan bixamona
gure soloan saporik ez,
sugerik bez, satorrik bez,
sugeliñerarik bez,
ezebez
badagoz bere
erre beittez!

Sasoi baten sorgiñak bizi ei ziren eta sorgiñen kontuek benetako ixtoriak litzekezan eran kontetan ziren. Muxikako Besangiz auzoan gertatu zan sorgiñ istorixe bat :
Besangizeko baserri horretan baegoan erramada bat edo egurrezko hesi bat baserritik hurrien, eta han inguruen sorgiñak ibilten ziren antza. Diñuenez sorgiñek erretiretako ordue gaueko 12-etatik goizaldeko ez dakit zein ordutararte izaten zan, eta ordu horretan erretiretan ez zirenak mobidu ezinik gelditzen ei ziren.

Eta horixe gertatu ei jakon behin sorgiñ bateri: inguru hartan ebilen sorgiñ bateri erramada horretan dagoela erretiretako ordue pasatu jakon, eta hurrengo egunien han ikusi ei eben geldi-geldi erramada gañien. Luzaro egon ei zan han mobidu barik.