Chat gratis

domingo, 23 de octubre de 2011

LANIK ETA KUTSADURARIK EZ

BERRIA 2011-10-23

Lander Muñagorri Garmendia

Muxikako Finsa-Inama enpresa ixteko asmoa adierazi dio asteon zuzendaritzak langile batzordeari, arrazoi ekonomikoak aipatuz.

Muxikako Finsa-Inama enpresak ateak itxiko ditu urte amaieran, 47 urteko ibilbidearen ondoren, langile batzordeak jakinarazi duenez. “Lana duen fabrika bat da”, Imanol Urlezaga batzordeko zuzendariaren hitzetan, baina lan egiteko baimenik ez duena. Izan ere, urte hasieran udalak jarduera baimena kendu zion enpresari, aurretik Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimen bateratua (IBB) berritu ez ziolako.

Elkarrizketa ugari izan dira orduz geroztik Inamaren etorkizuna berriz bideratzeko, vaina enpresako arduradunek asteon jakinarazi diete langile batzordeko kideei egur aglomeratua egiten duen Finsa multinazionalak Muxikako lantegia itxi egingo duela. “Hemendik hiru astera enplegua erregulatzeko dosier bat aurkeztuko dutela jakinarazi ziguten”, zehaztu du Urlezagak. Baina oraindik ez dakite empresa nola itxiko duten. “Hori bai, guk ahal dugun guztia egingo dugu dosier hori gelditzeko”, Urlezagaren hitzetan.

Bileratik xehetasun gutxi eskuratu zuen langile batzordeak: “Enpresa arrazoi ekonomikoengatik itxiko dutela adierazi ziguten”. Urlezagaren iritziz, ordea, enpresak arrazoi horrekin estali egin nahi ditu jarduera baimena ez lortu izana. Horregaitik, baimen hori eskuratzeko konpromisoak hartu eta inbertsioak egin beharko lituzkeela uste du. “Baina hori ez zaie interesatzen”, dio. “Enpresarentzat merkeagoa baita jendea kalera botatzea, baldintzak hobetzeko inbertsioak egitea baino”.

Arrazoiak arrazoi, urte amaieran Inama itxiko balitz, 160 langile kalean geratuko lirateke, eta itxierak zeharka 600 langileri eragingo lioke. Kaleratze horiek "egoera dramatikoa” sortuko luketela dio Urlezagak, egun Inaman lan egiten duten gehienek 40 urtetik gora baitauzkate. Erabaki horrek, gainera, Urdaibaik egun duen egoera “are gehiago okertuko luke”

Informaziorik ez

Langileen batzordeak albistea ezagutarazi baldin badu ere, Muxikako Udalak ez du inongo baloraziorik egin enpresaren itxiera dela eta, “oraindik ez baitugu inongo informaziorik jaso”, Aitor Goldaraz alkatearen hitzetan. Hilaren 28an dira enpresako zuzendaritzarekin elkartzekoak, eta bertan itxieraren inguruko xehetasunen berri zuzenean jakitea espero du Goldarazek. Agintera joan den ekainean iritsi zen Bilduko hautagaia. Ordutik informazioa batzen eta kasua aztertzen aritu direla adierazi du, “lehen neurriak hartu ahal izateko egoera bertatik bertara ezagutu behar baikenuen”.

Inama enpresaren kutsaduraren aurka sortu zen SOS Muxika elkarteko kideek ere zuhurtasunez hartu dute albistea, oraindik ez dutelako informaziorik jaso. “Edozein modutan”, diote, “Inamak kutsatzen eta sekulako zarata sortzen jarraitzen du; oraindik zabalik dago, eta guri horrek axola digu”.

Leku aldaketa, ezerezean

Inama 1964an sortu zuten. Zurgindegia zen. Industrializatzeko urrats garrantzitsua, ordea, 1994an egin zuen. Urte horretan, azpiegiturak handitu zituen lehen aldiz: hektarea bat izan ostean, sei hektareako lantegia bihurtu zen. Urtebete geroago, bizilagunen kexak heltzen hasi ziren, enpresak isurtzen zuen kutsaduragatik eta sortzen zituen hots eta dardarengatik. 90eko hamarkadatik hona bizilagunek salaketa ugari jarri dituzte enpresaren aurka.

“Kutsadura hori guztia gutxitzeko, handitze proiektu bat aurkeztu zuen Inamak”, gogoratu du Urlezagak. Horretarako, enpresak inguruko baserrietako hainbat lur bereganatu zituen 2002. urtean. Era horretan, egun isurtzen dituen 120 miligramo sufre dioxidotik legeak baimentzen dituen 40 miligramotara igarotzeko hainbat iragazi jarriko zituela adierazi zuen zuzendaritzak. Baina proiektu hori atzera bota zuen.

“Enpresarentzat merkeagoa da langileak kaleratzea, inbertsioak egitea baino” IMANOL URLEZAGA Langile batzordeko zuzendaria.

“Oraindik ez dugu informaziorik jaso. Kasua aztertzen ari gara neurriak hartzeko” AITOR GOLDARAZ. Muxikako alkatea.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, proiektu hori egiteko lurzoruak nekazaritza interesekoak zirela arrazoituz.

Handitzeko aukerarik eduki ezean, empresa ixteko arriskua zegoen. Bizkaiko Diputazioak empresa lekuz aldatzea proposatu zuen. “Guri ideia interesgarria iruditu zitzaigun, eta baita gainerako aldeei ere, udalari, enpresari eta Jaurlaritzari”, Urlezagaren arabera. Proposamen hori eztabaidatzeko elkartu ziren udala, dipuatzioa, Jaurlaritza eta empresa; baina krisia etorri zen, eta proposamen hori indarra galduz joan da.

Alde horretatik, langile batzordeko zuzendariak adierazi du “engainatuta” sentitu dela. “Enpresako zuzendaritzarekin izan genuen azken bileran, esaterako, leku aldatzea hasierako proposamen bat besterik ez zela adierazi ziguten”, Urlezagaren hitzetan. Baina enpresaren jarrera ezezik, erakundeen utzikeria ere salatu du. “Alde guztiek helarazi dizkigute hitz politak, baina inork ez du ezer egin egoera honi irtenbidea emateko”. Orain, alde guztiei elkartzeko eskatu die, eta, erakundeei, berriz, ez dezatela onartu enpresak aurkeztu duen erregulazio dosierra.

Bien bitartean, langileek urriaren 14an hasi zituzten protestekin jarraituko dute, “gaia gizarteratzeko, bederen”. Astero, enpresaren kanpoaldean elkarretaratzeak egingo dituzte, eta urriko azken astelehenean Gernika-Lumon egingo den azoka berezian ere informazioa banatuko dute, “urte horietan guztietan gertatu den guztia herritar gisa azaltzeko”.

Horretaz gain, arazoa Bizkaiko Batzar Nagusietara eramango dute, Inamaren itxiera geldiarazteko. Eta, azkenik, Finsa multinazionalak Galizian duen egoitzara ere joango dira hainbat autobusetan, han haien ahotsa entzunarazteko. Edozein modutan, erabakia hartuta dagoela badaki Urlezagak, baina lanean jarraitzeko gogoa indartsuagoa dela dio.

«Si nadie lo remedia, Inama bajará la persiana en Navidad»


Trabajadores de la empresa de Muxika buscan vías para salvar 160 puestos directos y más de 500 indirectos

EL CORREO 23.10.11 - 02:10 -

MAIKA SALGUERO | GERNIKA.

Creen que la crisis es un pretexto «para ocultar los problemas medioambientales»

«El cierre de Inama es inminente y si nadie lo remedia 160 trabajadores iremos a la calle a finales de año», afirmó David Palacios, portavoz del comité de empresa, al término de la reunión celebrada el viernes con el Ayuntamiento de Muxika para alcanzar una solución y evitar los despidos. La dirección planteó a principios de esta semana el cierre de la fábrica debido a los problemas de solvencia provocados por la crisis. Los trabajadores no se creen esta justificación «porque los dueños son los que han provocado el cierre desviando el trabajo a las plantas que tiene el grupo FINSA en Galicia y dejando a la de Muxika sin pedidos. Detrás de este pretexto esconden todos los problemas medioambientales que arrastra la compañía», denuncian.

La planta dedicada a fabricar aglomerados de madera continúa con su actividad y los empleados van diariamente a su puesto de trabajo «desmotivados y con un futuro muy oscuro». Y es que el tejido industrial de Busturialdea ha quedo prácticamente destruido en los últimos veinte años. En Gernika y Bermeo, donde se concentra la actividad industrial, se han perdido más de 4.000 empleos. Ante este «desolador» panorama, muchos residentes se han visto obligados a marcharse para encontrar trabajo.

Inama es una de las numerosas empresas afectadas por la crisis económica y perjudicadas por las ayudas fiscales. Surgió en 1963 como una serrería que fue creciendo hasta levantar una planta de cogeneración energética. En 1992 comenzaron las quejas vecinales por emisiones contaminantes y acústicas, y desde hace siete años el asunto está en los tribunales con la imputación de dos exdirectivos por un presunto delito ambiental del que fueron inicialmente absueltos. Tuvieron que declarar de nuevo al admitirse como prueba un informe presentado por la Fiscalía.

Las emisiones a la atmósfera llevaron al Gobierno vasco a retirarle la Autorización Ambiental Integrada (AAI), imprescindible para ejercer su actividad. La dirección siempre ha dicho que para poder subsanar sus deficiencias debía ampliar las instalaciones, pero el Patronato de Urdaibai rechazó la modificación de las normas subsidiarias de Muxika necesaria para llevarla a cabo. Ante esta situación, los trabajadores plantearon el traslado de la compañía al futuro polígono Ajangiz-Mendata pero «nadie ha dado pasos. ¿A alguien le importan los 160 puestos y los más de 500 indirectos? », se cuestionan mientras preparan movilizaciones.