Chat gratis

martes, 4 de diciembre de 2007

Alkateak ezin izango du Inamaren inguruko erabakietan parte hartu

BUSTURIALDEKO HITZA (2007-12-04)

Udalbatzak lau herritarrek aurkeztutako ezespen eskaera onartu du

Barikun egindako osoko bilkuran lau herritarrek azaroan Jon Mikel Gainza alkatearen kontra aurkeztutako ezespen eskaera onartu zuen udalbatzak. Eusko Abertzale Ekintza ko zinegotzi biek eta Muxika Garbiko biek ezespen eskaeraren alde bozkatu zuten. EAJ-ko hiru zinegotziak abstenitu egin ziren. Ezespen eskaera onartuta, alkateak ezin izango du FINSA-Inama enpresaren inguruko erabakietan parte hartu. Izan ere, Gainza eta Jon Andoni Goikoetxea EAJko zinegotzia FINSA-Inamako langileak dira. Goikoetxearen inguruko ezespen-eskaera ere aurkeztu zuten lau herritarrek. Eskaera horren ebazpena, aldiz, oraindik ez da publikoki jakitera eman.

No hay comentarios: