Chat gratis

sábado, 14 de marzo de 2009

Patronatuko alderdi sozialak industriagunearen aurka egin du

BUSTURIALDEKO HITZA (2009-03-14)
Martitzenean egindako bileran arau subsidiarioen aldaketari ezetz bozkatzea erabaki zue alderdi sozialak

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuko alderdi sozialak (kooperazio batzordeak) arau subsidiarioen aldaketaren aferan aurkako botoa eman zuen udalbatzan. Alderdi soziala ekonomia, kultura eta gizarte arloko eragileek osatzen dute. Horietatik, hamar talde martitzenean bildu ziren eta ezezko botoa ematea erabaki zuten. Elkarteek boto bat baino ezin dute eman udalbatzan.
Ezetza emateko arrazoiak
Kooperazio batzordearen izenean Erroxeli Ojinagak azaldu bezala, aurka bozkatzearen arrazoietako bat «gaur egun lurralde antolamendua atzeko atetik egiten dela da. Lur babestua lur eraikigarri bihurtzen dute, Urdaibaiko legea alboratuz». Ojinagaren hitzetan, beste arrazoietako bat «EAJk interes politikoengatik iruzur ugari» egin dituela da. Busturialdea industriagunez beteko dutela ere salatu dute. Batzordeko kidearen esanetan, «EAJk Urdaibaiko legea zapaltzen duen ereduaren alde egin du eta proiektuan alderdiarekin harremana duten indar ekonomiko handiak erlazionatu dira».
Azken arrazoietako bat baliabide naturalen suntsiketarekin erlazionatuta dago. Izan ere, inguru horretatik Gernika-Lumok biltegiratzen duen ur gehiena dator eta bertan babesturiko espezie ugari dago. EAJk eta EAk izan duten jarrera ere gogor kritikatu du Ojinagak. «Elkarri harriak bota baino ez dute egiten».

No hay comentarios: