Chat gratis

sábado, 28 de marzo de 2009

Auzitegiak Inama S.A.ren arduradunak auzipetu ditu enpresaren jardueragatik

Inamatik argitu dutenez ez dute adierazpenik egin «prosezuarenganako errespetuarengatik».

Gernika Lumoko 3. Instrukzio Auzitegiak INAMA S.A. ko arduradunen aurkako epaiketa zabaltzea agindu du prentsa agentzia batek iragarri bezala.

Instrukzio epailek autoan adierazi duenez baliteke enpresak ingurumen eta baliabide naturalen aurkako delitua egin izana. Besteak beste «zarata mugak gainditzeagatik, legeztatu gabeko ixurketak egiteagatik eta fabrikak aglomeratua egiteko lizentziarik ez duelako auzipetu dituzte arduradunak» prentsa oharraren esanetan.Inama 2004. geroztik ikertzen da eta martxoaren 19ko autoan azaldu bezala, fiskaltzak 3 urteko kartzela zigorra eskatzen du, 3000 euroko isuna ordaintzeaz gain. Bestalde sufragio pasiboa eskubidearen inhabilitazioa ere eskatzen du fiskalak. Modu honetan, auzipetuak ezin izango ziren aukeratuak izan hauteskundeetan parte hartzeko. Fabrika urte betez zarratzea ere eskatzen da.
Epaileak 42000 euroko fiantza zizbila eta 3000 euroko fiantza penla ezarri dizkie auzipetuei. Hala ere, epaketaren amaieran errugabe suertatuz gero diru hori berreskuratuko dute.Enpresatik ez dute adierazpenik egin nahi izan «prozesuarenganako errespetuarengatik» eta erabakia onartuko dute.Prentsa agentziaren oharrak argitu duenez «akusazio partikularrak baliabide natural eta ingurumenararen aurkako delituak errepikatzeagatik sei urteko kartzela zigorra eskatzen du».
Gainera, beti prentsa oharraren hitzetan «beste hiru urtekokartzela zigorrak eskatzen dituzte enpresa inguruan bizi diren bizilagunen osasunaren aurkako 21 deliturengatik». Hauetako bakoitzari, auzipetuak errudun izanez gero, 2000 euro ordaindu beharko zaizkie sortutako kalteak ordaintzeko.Era berean, agentziaren oharraren esanetan «akusazio partikularrak 360000 euroko isuna eta lanbidean aritzeko hiru urteko inhabilitazioa» aldarrikatzen du.

No hay comentarios: