Chat gratis

miércoles, 7 de noviembre de 2007

Inamaren kutsadurak etenik ez


Ez Domu Santuru egunean, ez bizidunok osasunean bizitzeko dittugun egunetan… Inamak ez dausku etenik emoten, arnasa hartzeko, arnas garbi bat hartzeko Urdaibaiko Biosfera Erreserba honetan.

Lotsabako, egunerokoan pozointzen gaitu ke toxiko horrekin, bere orroekin gau ta egun dardarean jartzen dauskuz etxeko leihoak, ateak… eta nerbio sistema osoa.

Inama, betiko momorroa hor, gero ta aho eta sudur-zulo gehiago dittuena,ketan, eta gure etxeetara hurreratzen jatorkuna, handitu guran, betiko legez.

Ez gaitu kikilduko, baina ez dogu kalte gehiago jasan gura, ezta apurka apurka bizitza laburtzen joaterik arnastu dogun sufre dioxido guztiagatik, zaratek eragindako stress kronikoagatik, minbizia sufritzeko probabilitate gehiago izateagatik.

Alkate jauna, Inamako langilea, EAJ-PNV-ko ordezkaria, gura nahiz ez gura, herritar guztion osasuna eta bizi kalitate duina izateko eskubideak defendatzea dagokizu, Inama enpresaren interesak defendatzen ez doguzanonak be bai, ezin badozu Inama legeztatu ingurumena zaintzeko arauak betez, Urdaibaiko arauak betez, INAMA URDAIBAITIK ATARA!!!

Itziar Lopategi Urrutia

No hay comentarios: