Chat gratis

martes, 20 de noviembre de 2007

Inamari buruzko gaietan alkateak eta hiru zinegotzik ezingo dute bozkatu

BUSTURIALDEKO HITZA (2007-11-20)Danel Lauzirika

Muxika: Alkateak eskatuta, Aldundiko zerbitzu juridikoek Inamari buruzko gaietan egin beharrekoa aztertu dute

Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzu juridikoen arabera, osoko bilkuran FINSA-Inamaren inguruko erabakiak hartu behar direnean Jon Mikel Gainza alkateak (EAJ) eta Jon Andoni Goikoetxea (EAJ), Jose Antonio Torrealdai (Muxika Garbi) eta Iñaki Markuerkiaga (Muxika Garbi) zinegotziek ezin dute parte hartu, abstenitu egin behar dira.

Aldundiko abokatuen esanetan, kasu horretan Goikoetxeak eta Gainzak ezin dute osoko bilkuran parte hartu Inamako langileak direlako. Muxika Garbi Udal taldeko zinegotzien kasuan, aldiz, enpresarekin auzi juridikoak dituztelako. Torrealdaik eta Markuerkiagak osasunaren eta ingurugiroaren kontrako delituak leporatuta salaketak jarri izan dituzte FINSA-Inamaren kontra Gernika-Lumoko epaitegian.

Txosten juridikoaren arabera, aipatutako lau ordezkariek FINSA-Inamaren inguruko espedienteen kasuetan ezin dute «bozketan, erabakian eta betearazpenean» parte hartu. Aldundiko abokatuak erabaki hori hartzerako orduan erakunde publikoen lege erregulatzailean oinarritu dira.

«Abstenitu egingo gara»

«Urrian eskatu genien txosten hori Aldundiko zerbitzu juridikoei. Egoera honetan zer egin behar dugun jakin gura genuen», adierazi dio Jon Mikel Gainzak BUSTURIALDEKO HITZA egunkariari.

«Gure kasuan gure taldeko zinegotzia eta ni abstenitu egingo gara. Legeak hori dio, eta hala egingo dugu. Muxika Garbikoen kasuan eurek jakingo dute zer egin».

Lehen pauso bezala Udalak kontratatutako abokatuen bufete bati gomendioa eskatu ziotela adierazi du Gainzak. «Hauek legea betetzea zela onena adierazi ziguten».

Ezespen idazkia

Irailaren 25ean FINSA-Inamaren handitzea ahalbidetzen duen arau subsidiarioen aldaketari buruzko osoko bilkura berezia izan zen udaletxean. Orduan Muxika Garbiko zinegotziek Gainzak eta Goikoetxeak ezin zutela parte hartu adierazi zuten.

Azkenengo osoko bilkuran, azaroaren 7an, Muxika Garbik lau herritarrek aurkeztutako ezespen idatzia aurkeztu zuen. Hori dela eta, osoko bilkura baliogabetzea eskatzen zuten. Idazki horretan Inamaren inguruko gaietan ez parte hartzea eskatu zieten Goikoetxeari eta Gainzari.

Ezespen idazkia aurkeztu ostean Udalak martxan jarri behar den prozedura ez duela abiatu salatu dute Muxika Garbiko zinegotziek. Legearen arabera, osoko bilkura baliogabetzeaz gain, hurrengo hiru egunetan Goikoetxearen inguruko espedientea ebatzi beharko lukete. Alkatearen kasuan, aldiz, espedientearen inguruko erabakia hartzeko Gainzak berak ez ohiko osoko bilkura berezi bat deitu beharko luke. Muxika Garbik ezespen idazkia aurkeztu ostean martxan jarri behar den prozeduraren inguruko txostena eskatu die Udaleko zerbitzu juridikoei.

Inama handitzea ahalbidetzen duen arau subsidiarioen aldaketaren gaia argitu gabe dago oraindik. Urdaibaiko Patronatuak oraindik ez du aldaketa horren inguruko txostenik egin. Uztailean gai hori Patronatuko osoko bilkuran landu baino egun bat lehenago berau eguneko gai-ordenatik kentzea eskatu zuen Gainzak.

No hay comentarios: