Chat gratis

miércoles, 31 de octubre de 2007

Gasteizera ere heldu da Inama auzia

BUSTURIALDEKO HITZA(2007-10-31)

Finsa-Inamaren handitzeaz galdegin diote sozialistek Esther Larrañagari

Zihara Enbeita

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren ezelako txostenik barik, Muxikako Udalak Finsa Inamaren handitzea aurrera eroatea erabaki zuen maiatzean, EAJren botoei esker.

Hori dela-eta Eusko Jaurlaritzak epaitegietara joko duen ala ez galdetu diote sozialistek Gasteizko legebiltzarrean Esther Larrañaga ingurumen sailburuari. Idoia Mendia legebiltzarkideak egin zuen aipatu galdera.

Udal hauteskunde bezperatan, Muxikako Udalak arau subsidiarioak aldatu eta 11 hektareako lur saila berkalifikatu zuen Inamaren mesedetan. Patronatuak hasiera batean ez zuen baimenik eman, baina Mendiaren esanetan, uztailean onartu egin zuten handitzea, «berau gelditzeko oinarri juridikoen faltagatik».

PSEren esanetan, Patronatuak «argi utzi zuen berkalifikatzeak «baliogabetasun akatsa» suposatu dezakeela. Horren gaineko osoko bilkuraren txostenik ez dagoelako. Hori dela-eta Udalari «espedientearen izapidetzea berbideratzeko eta konpontzeko» eskatu zioten Patronatutik.

Aurretiaz isun bi

Antzeko egoeratan Eusko Jaurlaritzak epaitegietara jo duela kontuan hartuta, oraingo honetan ere hala egingo duten galdetu zion Mendiak Larrañagari.

Izan ere, ingurumena kaltetzeagatik, Inamari 6.000 euroko isun bi jarri zizkion Eusko Jaurlaritzak apirilean.

Isunetako bat Jaurlaritzaren Ingurumen legearen 109. artikulua ez betetzeagatik ezarri zitoen. «Gas egoeran dauden eta ingurumena kaltetzen duten produktu edo substantziak» botatzeagatik.

Bestea, ostera, isurketengatik izan zen. Hogeita bi lekutan aurkitu zituzten Jaurlaritzako teknikoek aipatu isurketak.

No hay comentarios: