Chat gratis

viernes, 9 de noviembre de 2007

Baliogabetzea eskatu dute zinegotzi baten eta alkatearen kontra

BUSTURIALDEKO HITZA (2007-11-09)

Inamagaz lotutako gaietan Gainzak eta Goikoetxeakbotorik ez ematea eskatu dute zenbait herritarrek

Zihara Enbeita

Berez eguazteneko osoko bilkurak ez zekarren ezelako polemikarik, baina tentsio uneak izan ziren Jon Mikel Gainza alkatearen eta Muxika Garbiko Iñaki Markuerkiaga zinegotziaren artean.

Irailaren 5eko ohiko bilkurako eta irailaren 25eko bilkura bereziko ÐInama enpresaren ingurukoaÐ aktak onartu behar izan zituzten ezer baino arinago. Bigarren akta onartzeko bozketan hasi ziren tirabirak.

Jon Mikel Gainza alkateak eta Jon Andoni Goikoetxea EAJko zinegotziak bozkatzeko asmoa zutela ikustean, Markuerkiagak Inamaren inguruko gaiak lantzerakoan Gainzak eta Goikoetxeak abstenitu egin behar dutela gogorarazi gura izan zuen. Bai Gainza eta bai Goikoetxea ere enpresa horretako langileak direlako.

Zenbait herritarrek baliogabetze espedientea aurkeztu dute bien kontra eta hori irakurri gura zuen Markuerkiagak, baina alkateak ez zion uzten. Bere kontrako baliogabetzearen eskaera irakurtzen hasi eta birritan moztu zion alkateak. Hirugarrenean kalera bota zuen.

Markuerkiagaren esanetan, batzargelatik atera ezean, ertzainei deituko ziela egin zion mehatxu Gainzak. Berak, era berean, gertatutakoa aktan agertzeko eskaria egin zuen eta «zirkua ekiditeko» kalera joan zen. Gerora «herritar moduan» batzar gelan sartzen ahalegindu zen berriro, baina alferrik.



EAE-ANVko Esti Muniozgurenen esanetan, «era horretako osoko bilkurak ekidin beharrekoak dira». Elkarri harriak botatzen denbora galdu beharrean, gai asko daudelako lantzeko.

Galdera eta erreguetan

Aipatu baliogabetze eskaera, azkenean, galdera eta erreguetan irakurri zuen beste zinegotzi batek.

Idatziaren arabera, «Inama enpresaren inguruko eztabaidetan edota gai horrekin zerikusia duten administrazio espedienteen gainean berba egiterakoan» Goikoetxearen zein Gainzaren iritzia baliogabetu beharko litzateke. Batez ere, arau subsidiarioen aldaketaren auziaren gaineko espedientearen kasuan.

No hay comentarios: