Chat gratis

jueves, 22 de noviembre de 2007

Inama handitzeko prozesua etenda dagoela adierazi du Jaurlaritzak

BUSTURIALDEKO HITZA (2007-11-22)

Jaurlaritzak ez duela auzitegietara jotzeko arrazorik adierazi du

Urriko azken astean Idoia Mendia PSEko legebiltzarkideak Jaurlaritzak FINSA-Inama handitzeko Udalak hartu zuen erabakia auzitegietara eramango zuen ala ez galdetu zion idatziz Esther Larrañaga Ingurumen sailburuari.

Larrañagak, bere aldetik, lur sailen berkalifikazio prozesua etenda dagoela eta horrenbestez Jaurlaritzak ez duela epaitegietara jotzeko inongo arrazoirik ikusten erantzun du. Larrañagaren esanetan arau subsidiarioen aldaketaren inguruko «dosierraren izapide administratiboak etenda daude, Udalaren beraren eskariz. Ondorioz, ez da egin Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuko batzarraren nahitaezko txostena».

No hay comentarios: