Chat gratis

lunes, 27 de diciembre de 2010

Elkarteraratzea egingo dute Inamako langileek barikuan

2010/11/09
Ekonomia, Muxika
Nork Gernikaldeko Hitza

“Irtenbidea” gura dutelako, elkarretaratzea egingo dute Inamako langileek barikuan. Hala erabaki du enpresa komiteak, gaur goizean egin duten batzarrean. Ordu erdiko protesta egingo dute, Gernika-Lumon. Merkurio iturriaren aurrean batuko dira, 11:00etatik 11:30era.
Enpresa komiteko bozeramale David Palaciosek azaldu legez, “elkarretaratzea egiteaz gain, Inamako langileok bizi dugun egoeraren berri emango diegu herritarrei. Horretarako, eskuorriak banatuko ditugu”. Besteak beste, beraien lanpostuak “kolokan” daudela jakinarazi gura diete herritarrei, eta enpresari Ingurumen Legea betetzeko exijitzeaz gain, eskumendun arduradun politikoei enpresari eta hango langileei irtenbide bat emateko eskatu gura diete.

Jaurlaritzagaz batzarra, astelehenean

Datorren astelehenean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saileko arduradunekin batuko dira langileen ordezkariak. Atzo Aldundiko ordezkariekin egin legez, arazoari aterabideak bilatzeko eskatuko diete. “Enpresa lekuz aldatzeko aukera berriro aztertzeko eskatuko diegu. Izan ere, Inama Ajangizeko industriagunera eramateak ez du zerikusirik Muxikakoa betetzearekin. Izan ere, Inama enpresak Muxikako industriaguneak dituenak baino metro koadro gehiago beharko lituzke. Berak bakarrik Ajangizeko industriagune ia osoa beteko luke, eta horrek ez luke oztopatuko Muxikara beste enpresa batzuk ekartzeak”. Beraz, Palaciosen esanetan, proposamen horri kasu egiteko eskatuko diete Ingurumen sailari; “bestela, alternatibak planteatu ditzaten. Eta Ingurumen sailak eskumenik ez duela esaten badigute Industria sailera joko dugu”.

Enpresa, inbertitzeko prest

Aldundiagaz atzo egin zuten batzarretik baikor atera ziren langileen ordezkariak. Garraio diputatu Pilar Ardanzarekin eta Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiarekin batu ziren atzo eta “konpromiso zehatzik ez dute hartu, baina Inama beste norabaitera eramateko proiektua babestuko luketela” esan zieten.
Inama enpresa ere inbertsioak egiteko prest dagoela azaldu du Palaciosek, eta Jaurlaritzaren erabakiaren menpe daudela. “Beraz, Lakuak dioskunaren arabera erabakiko dugu zein bide jarraitu”.

No hay comentarios: