Chat gratis

martes, 4 de marzo de 2008

Udalak Inamaren jarduerak etetea baztertu eta zenbait eskaera egin dizkio enpresari

BUSTURIALDEKO HITZA (2008-03-04)
Danel Lauzirika
Muxika

ANVk eta MUXIKA GARBIk enpresari zigor espedientea ezartzea edota behin-behinean ixtea eskatu dute osoko bilkuran

Azkenengo osoko bilkuran udalbatzak, EAJren bozkei esker, FINSA-Inama enpresari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari ingurumen baimen orokorra ahalbait arinen tramitatzeko eskaera egitea onartu zuen. Barikuan izan zen FINSA-Inama enpresaren egoera aztertzeko bilkura berezia, eta hainbat herritar izan ziren udaletxeko batzar aretoan.

EAJk erakunde publikoei babesa eskatzeaz gain, material teknikoa ere eskatu die

Nahiz eta alkateordeak MUXIKA GARBIkoei bozkatzen ez utzi, horiek bozkatu egin dute

Jaurlaritzako Ingurumen Sailak enpresari Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen lege orokorraren araberako ingurmen arloko auditoria bat egitea eskatu eta onatu zuen EAJk. Horrez gain, jeltzaleek erakunde publikoei Inamaren jarduera kontrolatzeko material teknikoa eta babesa eskatu zizkieten. Udalak bilkuran hartutako erabakiak enpresari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Arartekoari helarazteko konpromusoa hartu zuen.

Beste proposamena

EAE-ANVren eta MUXIKA GARBIren udal taldeek, euren aldetik, Arartekoak txosten bitartez enpresari eta udalari eman zizkion gomendioak onartzea eskatu zuten. Horrela, Udalak Inamari espediente zigortzailea zabaltzea eta behin behinean enpresa ixtea eskatu zuten.

Bozketa hori egiterako garaian istiluak izan ziren Jose Felix Alegria alkate ordeak MUXIKA GARBIko zinegotziek ezin zutela bozkatu adierazi zuelako. izan ere, zinegotzi batzuen aurkako ezespen-eskaerak direla eta lau zinegotzik (EAK-ko Jon Mikel gainza alkateak eta Jon Andoni Goikoetxeak eta MUXIKA GARBIko Iñaki Markuerkiagak eta Jose Antonio Torrealdaik) ezin dute FINSA-Inamaren inguruko gaietan parte hartu. Horren ondorioz, osoko bilkuran Inamaren inguruko gaiak jorratzen direnean Jose Felix Alegria alkate ordeak egiten ditu alkate lanak.

Ezespenak

Gainza eta Goikoetxea enpresa horretako langileak dira. Administrazio publikoa eta prozedura administratiboa arautzen duen 1992ko lge baten arabera hautetsi jeltzaleak Inamaren inguruko gaietan abstenitu egin behar dira.Torrealdai eta markuerkiagaren kasua, aldiz, bestelakoa da. 2006ko abnduan Inamako kudeatzaileak aurkeztu zuen zinegotzi bien ezespen eskaera, eta Udalak onartu egin du. Markuerkiagak eta Torrealdaik ezin dute parte hartu FINSA-Inamaren handitzea ahalbidetu dezaketen lursailen arau subsidiarioen aldaketaren gaian ezta eztabaidan ere.

"Inamaren inguruko gaietan parte har dezakegu, baita bozkatu ere", adierazi zuen MUXIKA GARBIko zinegotziek. Nahiz eta Alegriak MUXIKA GARBIko zinegotziek ezin dutela bozkatu edierazi, bozketa egiteko garaian EAE-ANVren zinegotzi biek eta MUXIKA GARBIkoek euren proposamenaren alde egin zuten.

Bilkuraren ostean Muxikako Udalak bidalitako prentsa oharrak Udalbatzak proposamen hori ez zuela onartu aipatzen du. Hala ere, BUSTURIALDEKO HITZAk jakin ahal izan duenez, ez zen pproposamenaren aurkako bozketarik egin.

Atzo MUXIKA GARBIkoek osoko bilkuraren txostena eskuratzeko idatzizko eskaera aurkeztu zuten Udalean. Euren ustetan, ANVkoek eta MUXIKA GARBIkoek bozkatutako proposamena balekoa da.

EAJkoek behin-behineko itxiera agintzea arriskutsua izan daitekeela adierazi zuten. Euren ustez, neurri horrek, "ez luke bakarrik arriskuan jarriko 1964tik herrian finkatutako enpresaren egonkortasuna eta 150 lanpostu baino gehiago. Enpresak kalte-ordainak eskatuz gero, Muxikako Udalari erabaki horrek kalte ekonomiko larria sortuko lioke".

Arartekoaren gomendioak

EAJren ordezkarien esanetan, "aginte judizialak erabaki bat hartu arte Udalak espediente zigortzailea aurrera eramateaz abstenitu egin behar da".

EAJren ustez, behin behineko itxiera agintzeak Udala kaltetu dezake ekonomikoki

Udalak Arartekoari bere gomendioen inguruko informazioa helarazten diola adierazi du

2006an egindako txosten batean, enpresak sei hilabeteren buruan bere egoera legeztatzen ez bazuen Inama behin behinean ixteko gomendioa eman zion Iñigo Lamarka Arartekoak Udalari. orduan Inamak "1994an zuen klandestinitate egoera berean funtzionatzen jarraitzen" zuela adierazi zuen Lamarkak.

"Udalak Arartekoari berak egindako gomendioen inguruko informazioa eman dio. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean ingurumen baimen orokorra tramitatzen ari direla jakinarazi zaio", adierazi du Muxikako Udalak aipatutako prentsa oharrean.

No hay comentarios: