Chat gratis

martes, 18 de marzo de 2008

Martiaren 17ko Osoko Bilkura: 2008-rako Aurrekontuei buruz


2008-rako aurrekontua 2 miloi €-takoa da.

Muxikako Udal Batza 2008 urteko aurrekontuetaz erabakitzeko, eta udaletxeko lanpostu-zerrenda onartzeko ala ez bildu zen martiaren 17an, arratsaldeko 19.30-etan. Zenbait kazetari eta herritar ere hurreratu ziren udaletxera batzarrean erabakitzen zenaren barri zuzenean aditzera.
Aurrekontua onartu ala ez

MUXIKA GARBI eta EAE-ANV alderdiko zinegotziek ezezko botoa eman zioten aurrekontuen onarpenari, aurrekontua prestamoetarako ote zen, prestamoa"zuloak" tapatzeko ote zen, azken finean dirua zertarako zen argi ez zutelako ikusten, ezta orainarte zertarako erabilia izan zen ere argi ez zitzaielako azaldu zinegotziei, arguiatu zutenaren arabera. Ondorioz 4 zinegotziok aurkako botoa eman zioten 2008-rako aurkeztutako aurrekontuari.

Iñaki Markuerkiagak salatu zuenez aurrekontuak 800.000 €-taraino puztuta zeuden, 200.000€-tako prestamoa eskatzeko asmoa zegoen 2007-ko zuloak tapatzeko edo, eta azkenik 610.000 €-tako zorra kitatzeko ote zen kezka agertu zuen. Ondoren alkateak hitz egiteko aukera ukatu zion MUXIKA GARBIko zinegotziari, honen helburua "udaletxea hankaz gora jartzea" baino ez zela adierazi eta gero.

MUXIKA GARBI
-k oso larritzat jotzen ditu alkatearen adierazpen hauek, besteak beste zinegotzi honengan bai ordezkatzen duen alkarteak eta bai hautagaitza hau bozkatu duten herritarrek ordezkaritzat dutelako udaletxean, berarengan konfidantza jarria dutelako eta bere zinegotzi lanetan egiten duen lana baloratzen dutelako zalantzarik barik. Eta batez ere gauzak argitzeko egiten duen ahalegina eskertzen diote.

PNV-EAJ-en aldetik Zubieta-Errotako osasun egoitza egokitzeko, kanposantua, Urretxindorra eskola eta auzo-bide eta herri-bide lanetarako bideratuko litzatekela dirua adierazi zuten.

PNV-EAJ alderdiko 5 zinegotziek aldiz aurrekontuak onartzearen alde bozkatu zuten, udaletxeak proiektu plurianualak zituela arguiatuz eta zulorik ez zegoela esanez, eta bazegoen tapatu egiten direla, Astelarraren hitzetan.

Esti Muniozguren, EAE-ANV-ko zinegotziak, etxebizitzaren eta udaletxeko lanpostuen gaia ere mahairatu zituen, heldu beharreko gaiak zirela aipatuz.

No hay comentarios: