Chat gratis

jueves, 20 de octubre de 2011

Urte bukaerarako zarratu gura dute Inama

FINSA-Inamak Muxikan duen lantegia urte bukaerarako zarratu gura dutela jakinarazi zieten atzo enpresako arduradunek langileen ordezkariei. Erabakiak printzipioz atzera bueltarik ez duela azaldu du langileen komiteko bozeramale David Palaciosek, “eta hiru astetan egutegi bat aurkeztuko digutela esan ziguten atzo, urte amaiera arte jarraituko dituzten pausoekin”.

Muxikako enpresa itxita, hango langileak lanik barik utziko dituztela esan du Palaciosek, “hala aurreikusten dugu gehienentzat. Batzuek agian beste lantegi batzuetara joateko aukera izango dute. Baina hori guztia negoziazioen araberakoa izango da”.

Enpresak hartu duen erabakiagaz ez daude ados langileak: “Arazo ekonomikoaren atzean izkutatzen dira, jarduteko ingurumen baimena lortzearen arazoa be horren atzean izkutatuz”. Baimen hori eskuratzeko konpromisoak hartu eta inbertsioak egin beharko lituzke enpresak, “eta hori ez zaie interesatzen”. Palaciosen esanetan, “merkeago ateratzen zaio enpresari jendea kalera botatzea inbertsioak egitea baino”.

Irtenbide baten eske

Muxikako lantegia zarratzeko erabakiari aurre egingo diote langileek, “eta eskumena duten instituzioei eskatuko diegu enpresak aurkezten duen espedientea onar ez dezala”. Azaroaren 3an batuko dira Ingurumen saileko arduradunekin, “eta enplegu eta gizarte gaietarako saileko arduradunekin zein Industria sailekoekin be batzarrak eskatu ditugu”. Bileren helburua enpresaren itxiera saihestea zela azaldu du langileen ordezkariak, “baia erabaki hori mahai gainean dagoela irtenbide bat exijituko diegu”.

Bitartean, atzo iragarri zituzten mobilizazioen egutegiagaz aurrera egingo dute Inamako langileek.

Enpresak lana beste lantegi batzuetara eroan gura duela salatu dute langileek

Inamako langileen egoeraren eta etorrkizunaren barri jakinarazteko prentsaurrekoa emon zuten langileen ordezkariek atzo. Hain zuzen, enpresaren jarrera kritikatu zuten, «denbora pasatzen uzteagatik eta enpresa lekuz aldatzeko aukerari dagokionez inolako erabakirik ez hartzeagatik». Gainera, lana Galizako lantegira bideratzen ari dela salatu zuten langileek. Horregatik, enpresako arduradunak «eragindako itxiera» baten atzetik ote zebiltzan zalantza agertu zuten.

Arazoaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren «arduragabekeria» be salatu zuten. «Berba txarrik ez, baina jokabide onik bez», esan dute, eta Bizkaiko industria mantentzeko jokabide aktiboa hartu ez izana «onartezina» dela aipatu zuten.
Muxikako Udalak duen jarreragaz be ez daude ados langileak. Haien esanetan, Udalak ez du pausorik emon Inamako lanpostuak mantentzeko. «Langileen ordezkariek, auzokoek, alderdi politikoek eta enpresako ordezkariek osatutako batzordea sortzeko konpromisoa hartu zuen Udalak, eta ez dute ezer egin». Hori dela eta, langileen komitea «engainatuta» sentitzen dela esan zuten.

No hay comentarios: