Chat gratis

domingo, 3 de octubre de 2010

Probintzia Auzitegiak Markuerkiaga absolbitzeko erabakia berretsi du

BUSTURIALDEKO HITZA (2010-09-22)
Endika Urlezaga

Jon Mikel Gainza alkateak jarritako helegitea ez onartzea erabaki du auzitegi horrek, "pozik" azaldu da Markuerkiaga.
Iñaki Markuerkiaga
Muxika Garbiko zinegotziaren eta Jon Mikel Gainza alkatearen arteko auzia amaierara iritsi da. Izan ere, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotzia absolbitzeko erabakia berretsi du.

Gernika-Lumoko instrukzioko lehenengo auzitegiak Muxika Garbiko zinegotzia absolbitzearen aldeko epaia eman zuen apirilaren 6an, baina, Jon Mikel Gainza alkateak helegitea jarri ostean, Probintzia Auzitegiak hartu behar izan du behin betiko erabakia. Hala, azken auzitegi horrek hilaren 6an eman zien alde biei hartutako erabakiaren berri.
Markuerkiaga "pozik" azaldu da erabakiarekin eta "besteen izen ona zikindu nahi izateagatik salaketa faltsuak" jarri izana leporatu dio alkateari. Haren esanetan, "nire izena eta izana zikintzearren, salaketa honek 6.000 eurotik gorako kostua ekarriko dio Udalari. Nik, behintzat, auziaren kostuak nire poltsikotik ordainduko ditut eta alkateak gauza bera egin dezan nahi dut". Gainzarena den zorra "muxikarren lepo ez ordaintzea" nahi du Muxika Garbiko zinegotziak.

Epaian azaltzen denez, "Markuerkiagak autoritatearen agindu bat bete ez zuelako eta jarrera mehatxagarrian zenbait bultzada eman zizkiolako jarri zuen errekurtsoa Gainzak". Hala ere, Probintzia Auzitegiak deliturik izan den zehazteko froga nahikoa ez dagoela berretsi du eta, horrenbestez, Markuerkiaga absolbitzea erabaki.

_____________________________________________
Zinegotzia zigortzeko "froga nahikorik ez" dagoela esan du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak.
_________________________________________

Gaineratu legez, Gainzak ez du eskumenik udaletxean nor sar daitekeen erabakitzeko eta, hortaz, ezin da zehaztu desobedientzia falta izan den edo ez, "are gutxiago Markuerkiaga bera herriko autoritatea denean". Era berean, tratu txarrik izan den ezin dela baloratu dio sententziak. "Kontaktu fisiko guztiak ez dira tratu txarren baliokideak".

No hay comentarios: