Chat gratis

lunes, 16 de julio de 2007

Inamaren zabalkuntzari buruz erabakiko dute Urdaibaiko Patronatuko Osoko Bilkuran

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuko Osoko Bilkura (2007-07-18)
GAI ORDENA-ren puntu bat:
  • Muxikako Udalak sustatuta, INAMA S.A. faktoría handitzeko, Muxikako Udaleko OOAA-en OPU eremua zabalduz Urdaibai Biosfera Erreserbarako EKEG-ren aldaketari buruz…
  • Modificación del PRUG de la Reserva de la Biosfera del Urdaibai, para la ampliación de la zona OPU de las NNSS de Planeamiento de Muxika con motivo de la ampliación de la factoría de INAMA S.A., promovido por el Ayuntamiento de Muxika.

________________________________________________


Bozketa bidez erabakiko da lurren birkalifikazio prozesuari bide ematea, Urdaibaiko Patronatuak aurkako informea aurkeztua du, baina hala ere Muxikako Udalak maiatzaren 16an ospatu zuen ezohizko Osoko Bilkuran PNV-ko 8 botoekin eta EA-ren aurkako botoarekin lurren birkalifikaziorako akordioak onartu zituen, Inamak 107.289 metro karratutako zabalkuntza berri bat egiteko, gaur egun duen hedadurari gehituta 169.134 metro karratutako hedadura izatera helduko delarik.

ELA-k komunikatu bat argitaratu du erabaki honen aurka, oso larritzat jotzen duelarik. ARARTEKOk ere gune kutsakorrak zuzentzeko enpresari neurri zuzentzaileak ezartzeko agindu zion, berdin Ingurumen Sailak, isun bi ezarri zizkion 2007ko apirilean, 6.000 €-takoak. EHNE eta LAB sindikatuak ere Inamaren zabalkuntzaren aurka agertu dira.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatoko Plenora Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburua, Esther Larrañaga (Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lehendakaria ere bada), sailburuordea, Ibon Galarraga, Bioaniztasuneko zuzendaria, Elisa Sainz de Murieta, Urdaibaiko 6 alkate, PNV-koak, batzuk alkate-ohiak jada, Javier Gezuraga (Muxikako alkate ohia), Arantza Madariaga (Arteagakoa)…, Lankidetza Kontseiluko ordezkari bat, EHNE sindikatuko ordezkari bat, Ekologia tallerreko ordezkari bat, basogintzako ordezkaria, Sarria, Bizkaiko Foru Aldunditik… Hauek bozketa bidez Inama handitzeko lurren birkalifikazioarekin aurrera egitea ala ez erabakiko dute. Alkateen botoekin bakarrik gehiengoa lortuko dute eta aurrera joango da zabalkuntza hori, suposatzen duenarekin.

Zabalkuntza berri honek dakarrena:

  • A2 (suelo de interés agrario sobre acuíferos –zona de recarga de acuíferos-) eta landalurrak S.R.C. (suelo rústico común), basoak, babes bereziko lurrak P4, (zona de protección de márgenes de arroyos, alto interés paisajístico, naturalístico e histórico) errekak eta hauen inguruak afektatuak izango dira, eremu guzti hori urbano industrial bihurtu nahi dutelako.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremuaren murrizketa suposatzen du.
  • Etxeetara gehiago hurbilduko litzateke enpresa hau, kalte gehiago eraginez, enpresa arriskutsu, kutsakorra eta klandestinoa da, osasun arazoak eragiten ditu eta inguruko bizilagunak 15 urte daramatzate kexaka, kojenerazo planta ezarri zenetik, keak, zaratak eta dardarak egunerokoak dira, eta eragozpen ugari eragiten dituzte. Leherketa ugari egon dira. Auzotarrek larrialdi plan bat eskatzeraino heldu izan ginelarik 2005ean, oraindik ez daukaguna.
  • Fusarium
    gaixotasuna zabaldu duen gune bat izan dira INAMA-ren biltegiratze klandestinoak, gaixotasun honekin ofizialki pinudien 48 Ha kaltetuak izan dira, baina gehiago izango dira.

    Muxikan MUXIKA GARBI eta EAE-ANV Inamaren zabalkuntzaren aurka agertu dira. Udaletxean zinegotzi bina dauzkate, PNV-k bost zinegotzi ditu, euretariko bat eta alkatea Inamako langileak dira.

ZABALKUNTZARIK EZ !!!

No hay comentarios: