Chat gratis

jueves, 12 de julio de 2007

Muxika Garbi plataformak 2007ko udal aurrekontua "alderdikoitzat" jo eta aurkako helegitea jarri du. BUSTURIALDEKO HITZA (2007-07-12)

Aurreko udalbatzak aurrekontu orokorra epez kanpo onartu zuela izan da argudio nagusia
D. Lauzirika
Muxika Garbi auzotarren elkarteak geldiarazi egin ditu aurtengo udal aurrekontuak. Elkarteak jarritako helegitearen argudio nagusia aurrekontu orokorra «epez kanpo» onartu izana da.
Helegite horrek puntu bi ditu. Batetik, 2007ko aurrekontu orokorra baliorik gabe uztea eskatzen dute. Bestetik, 2007rako Muxikako Udaleko lanpostuen zerrenda aztertzea eta lanpostu mugagabea duten langileen egoera azaltzea.
Aurreko udalbatzak maiatzaren 25ean onartu zuen 2007rako aurrekontua. Legearen arabera, aurrekontua urtea hasi baino lehenago onartu behar dela argudiatu du Muxika Garbik.
Auzotarren elkartekoek «adostasun faltagatik» aurrekontua ez onartzea «ezinezkoa» zela adierazi dute helegitean. EAJk gehiengo osoz gobernatu du Udala azken lau urteetan. Aurrekontua «alderdikoitzat» jotzeaz gain, berau 2007ko hauteskunde kanpainan zehar onartu dutela ere nabarmendu dute.
Ekitaldi kulturalen aurrekontuaren %50a horrelako ekitaldietan barik «gastu ezberdinetara, udalkideen gastuetara eta azoketara» bideratua dagoela salatu dute. «Nahiz eta udalbatza berria sortu arte Muxika Garbik ez zuen ordezkaritza politikorik, ezin du saihestu 2007rako hartzen duen hipoteka». Bestalde, 2007ko Udaleko lanpostuen zerrenda aztertu ostean, lanpostu mugagabea duen langile bat administrari lanean ari dela ere salatu du. Legearen arabera hori ez dela baliozkoa argudiatu dute.

No hay comentarios: