Chat gratis

viernes, 7 de enero de 2011

Ingurumen baimena ukatu dio Eusko Jaurlaritzak Inamari

BIZKAIKO HITZA (2011-01-07) I.M.

Enpresak kutsadura eteteko baldintzak bete ezean, lantegia itxi eta 160 behargin botatzeko arriskua dago.

Arazoak konponbidea irentsi egiten duenean, konponbidea arazo bilaka daiteke. Horren adibide da Muxikako Industria de Maderas Aglomeradas lantegia, Inama. Enpresak gehiegi kutsatzen duela eta, Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) ukatu dio. Hala, bizirauteko konponbide gisa, ingurumen baldintzakbeteko dituen lantokia veste leku batera mugitzeko eskatu dio enpresak Muxikako Udalari. Udalak, baina, lurzoruak birkalifikatzeko arazoak direla medio, baimena ukatu dio enpresari. Izan ere, David Palacios Inamako ELAren ordezkariak azaldu duenez,
Ingurumen baimenarekin batera, enpresari martxan jarraitzeko aukera kentzen zaio. Horregaitik, dioenez, hemendik hilabete batzuetara litekeena da lege arazoengatik enpresa itxi behar izatea.Baina, eskualdeko eragileek salatu izan dutenez, lantegiak urteak daramatza ingurumen arauak bete gabe. Itziar Lopategi Muxika Garbi Talde Independienteko zinegotziak dio langileak eta herritarrak euren eskubideak ari direla defendatzen. “Langileak empresa behar den moduan jartzeko aridira eskatzen, Muxikan edo behar den lekuan”.
Langileak alde, herria aurka
Izan ere, Inamak empresa handitzeko asmoa iragarri du, eta hala, ingurumen baldintzak beteko lituzkeela esan. Egun, 160 lagunek dihardute lanean. Palacios kezkatuta agertu da, ez dakitelako ingurumen baldintzak bete arte lanikizango duten. Herritarrak, aldiz, enpresaren keak, zaratek, eta dardarek kezkatzen dituzte. “Askok bizilekuz aldatu behar izan dute”, dio Lopategik.
SOS MUXIKA
kolektiboak, Inamaren egunerokoak azaleko alergiak eta arnas aparatuko gaixotasunak sor ditzakeela ohartarazi du. Kalteak salatzeko komunikazio kanpainak egiteaz gain, auzitara eraman du taldeak empresa; ”datorren asteazkenean berriroizango dute epaiketa”, Lopategik gogora ekarri duenez. Haren ustez, baina, enpresa handitzeak edo lekuz aldatzeak ez du konponbidea ekarriko:”Arazoa beste toki batera eramatea baino ez da”.

No hay comentarios: