Chat gratis

jueves, 13 de mayo de 2010

Muxika Garbik HITZA egunkaria diruz lagundu dezatela eskatu du

BUSTURIALDEKO HITZA (2010-05-12) Muxika
Azken osoko bilkuran egin du eskaera; ezker abertzalea alde agertu da eta EAJk ez du iritzirik eman.
E. Urlezaga
Muxika Garbi
Udal Taldeak Muxikako Udalak BUSTURIALDEKO HITZA egunkaria diruz lagundu dezala eskatu zuen azken osoko bilkuran. Eskaera erregu eta galderen tartean egin zuen.
Itziar Lopategi Muxika Garbiko zinegotziak azaldu zuenez, «euskararen normalkuntzan laguntzen duen komunikabidea da HITZA, eta bertako notiziak zabaltzen dituena». Lopategiren esanetan, «beste herri batzuetan hiru euroko laguntza ematen dute biztanleko, eta ez dugu gehiegizkoa denik uste».
Ezker abertzaleak Muxikako Udalean dituen zinegotzi biak ere HITZAri diru laguntza ematearen alde azaldu ziren. Beraien hitzetan, «behin baino gehiagotan esan dugu HITZAri laguntza ematea ondo ikusten dugula». Diotenez, «behar ditugunean bertan izaten dira, eta ez dugu bertara deitzeko inolako arazorik izaten».
EAJ isilik

EAJko kideek, bestalde, ez zuten ez alde ez aurka egin. Hori dela eta, Muxika Garbitik beraien iritzia ezagutu nahi zutela esan zieten, eta ea zeren beldur diren galdetu. EAJk, hala ere, ez zuen adierazpenik egin.

No hay comentarios: