Chat gratis

jueves, 22 de enero de 2009

Mendatako industriagunera eroango dute Inama enpresa

BUSTURIALDEKO HITZA (2009-01-22)

Aldundiaren eta Euskadi Buru Batzarreko kideekin batu ondoren heldu dira akordio batera alde guztiak


Endika Urlezaga

Inamaren auzia bere amaierara iristen ari dela ematen du. Enpresa, langile, Aldundia eta Euskadi Buru Batzarra bildu ostean, atzo goizean akordio batera iritsi ziren inplikatutako alderdi guztiak. Jesus Maria Malaxetxebarria Inamako ELAren delegatuak azaldu duenez, «zortzi urtetan zehar izandako arazoez hitz egin ondoren, Inama Mendatan eraikiko den industriagune berrira pasatuko dela jakinarazi digute langileoi».

Inaman bertan egin zuten bilera eta 09:30etik 11:30ak aldera arte izan ziren bilduta. Batzarrean, besteak beste, Josu Madariaga Aldundiko Ingurumen zuzendariak, Juan Maria Atutxak, Unai Rementeria Mundakako alkate eta Buru Batzarreko kideak eta Berrikuntza eta Martin Askasibar Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura saileko Berrikuntza eta Garapen Teknologiaren zuzendariak parte hartu zuten. Era berean, enpresako buruak eta sindikatuen komitea ere bertan egon ziren.

Inamaren ELA sindikatuko ordezkariak argitu bezala, «bilera zegoela esan ziguten eta jende garrantzitsua etorriko zela jakinarazi ziguten, baina gaur bilerara iritsi garen arte ez dugu jakin nogaz bildu behar ginen».

Mendata eta Ajangiz artean

Hain zuzen ere, Berrekondoko zonaldera eroango dute Inama. Industriaguneak hartuko dituen lursail gehienak Mendatakoak dira, baina Ajangizko zati bat ere erabiliko da zeregin horretarako.

Malaxetxebarriaren hitzetan, industriagune berriak 110 hektarea izango ditu guztira eta horietatik 30 izango dira Inamarentzat, gauzak bere bidetik badoaz. ELAko ordezkariaren esanetan, «leku horretan Inamak goi teknologiadun enpresa bat eraikiko luke eta langile kopuruak ere gora egingo luke gaur egungo enpresarekin alderatuz gero». Bere adierazpenetan, «Marco Antonio Diaz Inamaren kudeatzaileak bileran argitu duenez, eta lan karga nolakoa izango den kontuan hartu gabe, 200dik 300 langilera bitarteraino hazi daiteke lantaldea».

ELAko kideak dioenez, proposamena jaso dutenean «harrituta» gelditu dira, ez zutelako espero irtenbidea «horren arin izatea». Hala ere, pozik agertu da Malaxetxebarria. Izan ere, zortzi urtetan zehar arazoak izan ondoren pankartak eta bestelakoak ahaztu ahal izango dituztela adierazi du. «Gainera, puntako enpresa izango da eta jende gehiago ariko da lanean».

Momentu honetan beharrezko tramitazioak ari dira aurrera eramaten alderdi ezberdinak, baina proiektuak aurrera darrai. ELAko delegatuaren esanetan, «data ziurrik ez dago, baina ondorengo bost urteetan guztiarekin amaitzeko nahia dago».

Jasotako erantzunak:

Beste negozio zikin bat 2009-01-22

PNVk txantxuilo bat bestearen atzetik egiten. Beste negozio zikin bat Urdaibaien. Atera itzazue zuen atzapar zikiñak Euskal Herritik eta zoazie Madrilera zuen lagun espainolekin Monopolira jolastera.

Bixente 2009-01-22

Galdera batzuk egitera noa: -Orain prest badaude puntako empresa bat egiteko Mendatan , zergaitik ez dute puntako teknologia hori aplikatzen Muxikan eta arazoa konponduta egongo zen eta merkeago? -Ez dut jakin, orain Planifikazio industriala deitzen dela "BATZOKI", bestela zer egiten du PNV-k?. Mesedez, lanaren gaia nahiko serioa da boto batzukgaitik jolasten ibiltzeko. -Orain bi egun aurkeztu dute "Urdaibaiko plan estrategikoa" eta gainera esan zuten "compromiso compartido" eta parte hartzean oiñarriturik dauela eta erresulta orain atzeko atetik sartzen dutela lotsabakokeri hau. Ze rekorridoa ahal dau euki holako plan bat, egun bire kadukaten bada? Gaia da hemen "Demokrazia" nahastu egiten dozuela "manokrazia"gaz.

Mendatako Udalak dio Inamak aberastasuna sor dezakeela eskualdean

Lekualdaketa EAJk Busturialderako aurreikusi dituen bost ardatzen baitan» dagoela agertu du Joseba Malleak
Inplikatutako aldeak adostasun batera iritsi ostean, gaur egun Muxikan dagoen Inama enpresa Mendatan egingo duten industriagune berrira lekualdatuko dutela egiaztatu zuten atzo enpresako iturriek. Informazio horren aurrean Mendatako alkate Joseba Malleak (EAJ) bere iritzia eman nahi izan du eta, esan duenez, enpresaren lekualdatzea «bere alderdiaren ekimena da, Inamaren arazoari irtenbide bideragarria emateko eta eskualdean lanpostu gehiago eta aberastasun handiagoa sortzeko».

Muxikako Udalak, bere aldetik, Finsak lantegi berria Mendatan jartzea «albiste pozgarria» dela esan du eta udaletik enpresa eta ekimen ekonomiko berriak herriratzeko ahaleginetan jarraituko dutela gaineratu du.

Alkateak igorritako komunikatuaren arabera, Mendatako Udala prest dago enpresa konpetitiboak hartzeko bere lurretan, horiek ingurumen zein hirigintza arloko baldintzak betez gero.

Gaineratzen duenez, «Finsaren lantegi berria Mendatan kokatzeko aukerak, gaur egun dituen 150 langileen lanpostuak mantentzeaz gain, proiektu industrial konpetitibo bat martxan jartzea suposatuko luke eta horrek lanpostuak sortuko lituzke eskualdean».

EAJren ardatzetako bat

Gernika-Markina lurraldeko zati-plana egiterakoan Bizkaiko Foru Aldundiak Ajangiz-Mendata artean dagoen lur industrialaren azalera handitzea erabaki duela azaldu du Malleak, «Busturialdearen garapen ekonomikoaren beharrizanak bermatzeko».

Halaber, «Inamaren arazoari irtenbidea emateko alternatiba EAJk Busturialderako aurreikusi dituen bost ardatzen baitan» dagoela agertu du.

Muxikako Udalak, bestetik, Inamaren arazoari irtenbide adostu bat emateko lanean eta negoziazioetan urteak daramatzala agertu du.

Prentsa oharraren arabera, «Gure ardura nagusietako bat enpresaren 150 langileen lana bermatzea da». Izan ere, Muxikako Udalaren arabera, lantegia handitzeko baimen ezak «arrisku larrian» jarri ditu lanpostu horiek.

Lantegia Mendatara eroatearen «EAJren ekimenak muxikarren egonezina jasotzen» duela gaineratzen du oharrak. «Finsaren lantegi berriaren kokagune bideragarri bat eman dugu eta horrek Inamaren egungo langileek bere lanpostuak mantentzea ahalbidetuko du. Gainera, zur-lantegiari handitzeko aukera ematen dio epe luzera begira, Muxikako industriaguneak ez bezala».

No hay comentarios: