Chat gratis

domingo, 7 de diciembre de 2008

Inamaren arau subsidiarioen gaineko osoko bilkurak bere horretan utzi ditu gauzak

BUSTURIALDEKO HITZA (2008-12-06)
Endika Urlezaga

Muxikako udalbatzak eguenean errepikatu zuen Inamaren handitzearen arau subsidiarioen gaineko osoko bilkura.

Batzar berezia quorum berdinarekin egin zen eta eguneko gai bakarra irailaren 25eko plenoan jorratu zena izan zen. Hau da, 2007ko maiatzean onartutako arau subsidiarioen gainekoa.
Bozketa egin ondoren, eta berdinketa egon zenez, Inamaren handitzeak airean jarraitzen du eta udal taldeek eztabaidatzen jarraitu beharko dute arazoari irtenbidea emateko. Jon Mikel Gainza alkateak berdinketa hautsi lezakeen arren, ez zuen behin ere kalitateko botoa erabili eta, hortaz, egoerak bere horretan jarraitzen du.
Era berean, MUXIKA GARBI-k alkatearen aurkako rekusazioa jarri zuen bilkura bereziaren baitan eta bertan behera uztea nahi izan zuten. Rekusazio horrek aurrera eginez gero, gainera, EAJk hiru boto baino ez lituzke izango eta 2007ko maiatzean onartutako arau subsidiarioak atzera botatzeko aukera egongo litzateke.
Aurretik ere herritar talde batek alkatearen eta Andoni Goikoetxearen aurkako rekusazioa jarri zuen arren, egueneko batzarrean ez zuen eraginik izan eta guztiek bozkatu zuten. Gainzak aipatu bezala, «rekusazio hori 2007ko iraileko batzarra eta gero jarri zenez, epaian inplikatutako lau pertsonek bozkatu beharko zuten, edo alderantziz».
Aurrekariak


Errepikatutako osoko bilkuraren lehenengo batzarra 2007ko irailaren 25ean egin zen eta, MUXIKA GARBI-ko kide Iñaki Markuerkiagak jarritako errekurtsoaren ondorioz, Euskal Herriko Auzitegi Gorenak osoko bilkura errepikatzeko erabakia hartu zuen.


Izan ere, iraileko lehen batzarraren ostean MUXIKA GARBI oposizioko udal taldeak prozesu administratiboa irekitzea eskatu zuen egindako batzarra errepikatzeko asmoarekin. Horrela, 2007ko maiatzean onartutako arau subsidiarioak atzera botatzea lortu ahal izateko.

*****************************************************

Inamarekin zerikusia duten bost puntu bozkatu dituzte Muxikan

Muxika Bozketa guztiak berdinketan amaitu ziren, prozesu informatiboaren gainekoa izan ezik.


E. Urlezaga


Egueneko osoko bilkura bereziaren baitan, Inamarekin lotura duten bost puntu nagusi bozkatu zituzten. Lehenengoa Inamako handitzearen arau subsidiarioena izan zen eta, EAJren kontrako botoak eta MUXIKA GARBI-ren eta Onintza Enbeita eta Esti Muniozguren zinegotzien aldeko botoak jaso ondoren, berdinketan amaitu zen botazioa. Hortaz, eta etorkizunean gertatuko denaren zain, Inamaren handitzearen arau subsidiarioen aldaketa ez zen gauzatu.
Horren ostean, Muxikako udal taldeek bere garaian Arartekoak egindako txostena bozkatu zuten. Txosten horretan Inamari espediente zigortzaile bat zabaltzea eskatzen zen. Bigarren puntua ere berdinketan bukatu zen, MUXIKA GARBI-ren eta Onintza Enbeita eta Esti Muniozguren zinegotzien aldeko botoekin eta EAJren kontrako botoekin.
Hirugarren puntua Jauregibarri inguruko eremuarekin dago erlazionaturik. Izan ere, leku horretan Inamak bere biltegia jarri zuen orain urte batzuk. MUXIKA GARBI-
k, horren harira, Jauregibarriko ingurunean dagoen biltegia kentzea eskatu zuen.
Era berean, gune hori enpresa bere jarduerarekin hasi baino lehen zegoen bezala uztea aldarrikatu zuen. Botazioa egin ondoren, hirugarren puntua ere berdinketan bukatu zen, MUXIKA GARBI-ren aldeko bi botoekin eta EAJren kontrako beste bi botorekin. Onintza Enbeita eta Esti Muniozguren zinegotziek eta EAJren beste bi abstenitu egin ziren. Onintza Enbeitak aipatu bezala, «arazo honetan aztertzeko kontu ugari daude» eta ganoraz eztabaidatu behar dela gaineratu zuen. Hori dela eta, abstentzioaren bidea hartzea erabaki zutela esan zuen.
Osoko bilkuran aho batez onartu zen puntu bakarra herriko arau subsidiario orokorrak prozesu informatibo baten bitartez zabaltzearena izan zen. Botoa eman zezaketen guztiek alde bozkatu zuten. Jon Mikel Gainza herriko alkatearen esanetan, gainera, «esposizio publiko bat irekiko da hemendik gutxira herritarrek informazioa jaso ahal izateko. Bozkatutako azken puntua MUXIKA GARBI-ren proposamenetako bat izan zen. Horiek esan bezala, «1993tik aurrera Inamarekin zerikusia duten erabaki guztiak aztertzea» nahi dute. Hori ere berdinketan bukatu zen.
*****************************************************************************
La repetición de un pleno no logra detener el expediente para la ampliación de Inama
DEIA (2008-12-10)
Imanol Fradua
MUXIKA abrirá un procedimiento informativo Referente a los cambios de las normas subsidiarias
La obligada repetición del pleno del Consistorio de Muxika del 25 de septiembre -merced a una sentencia del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco-, ejecutada en una sesión extraordinaria el pasado jueves, tampoco ha conseguido paralizar el expediente urbanístico para la ampliación de las instalaciones de la empresa maderera local Finsa-Inama. La propuesta para la revocación de la aprobación provisional de la modificación puntual de las normas subsidiarias -acordada mediante acuerdo plenario del 16 de mayo de 2007- solicitada por la plataforma vecinal Muxika Garbi y ANV no salió adelante por el empate cosechado entre los cuatro votos contrarios del PNV y los otros tantos favorables de la oposición.
La tensa sesión extraordinaria vivida en el Consistorio tuvo cinco puntos para el debate, de los que tan solo uno fue aprobado por unanimidad. Fue el referente a la apertura de un proceso participativo de cara a que los vecinos obtengan información sobre la aprobación de las normas subsidiarias generales del municipio. En papel mojado quedaron la aceptación de la recomendación del Ararteko para la apertura de expedientes sancionadores a la maderera por "realizar actividades sin licencia" o la creación de una comisión informativa sobre las decisiones municipales adoptadas con respecto a Inama desde 1993. El primer edil muxikarra, Jon Mikel Gainza, no hizo efectivo el voto de calidad del que disponen los alcaldes, aunque participó de la votación ya que durante el pleno que el TSJPV ordenó repetir -el del 25 de septiembre del 2007-, pudo emitir su voto al no estar recusado todavía por ser empleado de la empresa maderera. Actualmente no puede hacerlo.
El propio alcalde ha adelantado que "a lo largo del próximo año" se expondrá al público el avance del planeamiento urbanístico para que "los vecinos puedan realizar sus alegaciones", mientras desde Muxika Garbi agregaron que el asunto podría terminar en un juzgado.

No hay comentarios: