Chat gratis

sábado, 17 de mayo de 2008

PNV-EAJ-k Muxika Inamaren Erreserba bihurtu gura dau

Atzo arratsaldean, 2008ko lorailaren 7an, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatoan Osoko Bilkura bat ospatu zan, Muxikako Arau Subsidiarioen Aldaketari buruz erabakitzeko batzartu ziran, beste gai batzuren artean, baina hau izan zan tentsio handiena eragin eban gaia.
Arau Subsidiarioen Aldaketaren aldeko erabakia Inama enpresa handitzea ahalbidetzeko helburuaz hartu eben PNV-EAJ-en botoei esker. Inama gaur egun dittuen 6 Ha izatetik 17 Ha izatera heltzeko asmotan dabil eta.

Zabalkuntza egin gura dan lur eremua Urbano-Industrial bihurtzearen aurkakoak izan dira Urdaibaiko Patronatuko teknikarien informeak. Baina atzoko bilkuran Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek aldekoa zan proposamen bat aurkeztu eben, eta PNV-EAJ-ren 12 botoekin nahikoa izan eben erabakiarekin aurrera egiteko, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, EHNE sindikatuak, Lankidetza Kontseiluak eta Ekoloji Tailerrak ostera, aurkako 9 boto emon zituezan.

Foru Aldundiko ordezkariek proposamen honeri Ingurumen Baimen Orokorra lortzeko enpresak bete beharko leukezan baldintzak gehitu gura izan eutsiezan, baina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko ordezkariek proposamenetik baldintza horrek kentzeko exijitu eben.Izan be Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Inamari behin behineko Ingurumen Baimen Orokorra emon dautzo, baina urte beteko epean enpresak baldintza batzuk bete beharko ditu, elektrofiltroa ezartzea adibidez, edota kojenerazio sistemaren aldaketa esate baterako, behin betiko Ingurumen Baimen Orokorra lortu ahal izateko. Baldintzok bete ezean expediente larri bat ezarriko leukixoe eta enpresaren itxiera ekarriko leuke.

Patronato aurrean SOS MUXIKA-ko kide batzuk enkartelada bat egin gendun Inamak eragiten dauen kutsaduragatik bizi dogun egoera salatzeko, eta ondorioz Inamaren zabalkuntza egiteko Arau Subsidiarioen Aldaketaren erabakiaren aurka gagozala adierazteko.

Harturiko erabaki tamalgarriaren ostean SOS MUXIKA-ko kideok burrukarekin jarraituko gendula adierazi gendun, bai herrian, eskualdean eta batez be epaitegian.

Beste urte bete itxaron beharko Inamak beteko ez dituen neurri zuzentzaileen zain. Beste epe bat erreko da eta Inamak ez dau egoera hobetzeko ezer egingo. Bitartean kutsadurak herritarren osasuna eta ingurumena kaltetzen jarraituko dau.

PNV-EAJ-ek hauteskunde kanpainan galdetzen eban: "Zu nun bizi zara?"
-Ba gu, Urdaibaiko Erreserban barik Inamaren Erreserban bizi gara, zuen erabakien erruz

Itziar Lopategi Urrutia
SOS MUXIKA-ko idazkaria

No hay comentarios: