Chat gratis

sábado, 17 de mayo de 2008

EAJ-ren bozken bitartez Patronatuak FINSA-Inama handitzea onartu du

BUSTURIALDEKO HITZA (2008-05-08)

Danel Lauzirika

Muxika

Jaurlaritzak bere ezadostasuna adierazi eta bere asmoa Inama industriagunera lekualdatzea dela esan du

Atzo arratsaldean osoko bilkura egin zuten Urdaibai Biosfera Erreserbaren Udetxea jauregian. Bertan, Muxikako Udalaren eskariz, udalerriko arau subsidiarioen aldaketaren gaia jorratu zuten. Arau subsidiarioen aldaketak Inama handitzea ahalbidetzen du.

EAJren Udal eta Foru ordezkarien botoei esker eta Urdaibaiko Patronatuko teknikarien txosten ezkorrarekin Muxikako Udalaren proposamena aurrera atera zen. Osoko bilkuran, besteak beste, Esther Larrañaga Ingurumen sailburuak, Ibon Galarraga sailburuordeak eta Elisa Sainz de Murieta Biodibertsitateko zuzendariak parte hartu zuten.

Patronatuko teknikariak txostenen bitartez eta Ingurumen Saileko arduradunak arau subsidiarioak aldatzearen aurka azaldu dira.

«Erabaki honen aurrean berriro ere Ingurumen Sailak enpresaren jarduera Muxikan egingo den industriagunera eramateko apustua egiten du», adierazi dute Jaurlaritzako Ingurumen Saileko ordezkariek .
Euren esanetan, «kontuan izan behar da handitze prozesua deitzen zaion hori
aurrera eramanez gero Muxikako instalazioa ia hirukoiztuko zuela». Izan ere,
handitze prozesuaren bitartez enpresak 107.289 metro koadro gehiago izango
lituzke. Gaur egun FINSA-Inamak 61.845 metro koadro ditu guztira.

Kanpoan, salaketa

Barruan osoko bilkura egiten ari ziren une berean, Udetxea kanpoan SOS Muxika herritarren elkarteko kide batzuk pankarta bat eskuetan zutela elkarretaratzea egin zuten. Mobilizazio horren bitartez, Inamaren handitze prozesua salatu gura izan zuen.

No hay comentarios: