Chat gratis

miércoles, 15 de febrero de 2012

Inamako langileek ez dute etsiko enpresaren iruzurra agerian utzi arte

2012/02/15

Ekonomia, Muxika

Nork Gernikaldeko Hitza

FINSA enpresaren iruzurra agerian geratu arte ez dutela amore emongo esan dute Inamako langileek gaur, Bilbon emon duten prentsaurrekoan. Haien ustez, enpresak ez du bere gain inolako ardurarik hartu, eta erruak banatu besterik ez du egiten. Baina Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Muxikako Udala jarduerari irtenbidea emotearen alde daudela esan dute langileek; “beraz, nor falta da hemen? FINSA taldea.”, esan dute. Enpresa taldeak gura duena argi ikusten dutela azaldu dute langileek: “Inamak egiten zuen lana beste norabaitera eroan gura dute, eta proiektu barririk sortzeko moduak eragotzi gura dituzte”. Horretarako, gainera, konkurtso-administratzaileen laguntza dutela kritikatu du Inamako Langile Batzordeak.

Mobilizazioak barikutik aurrera

Hala, beraien egoeraren barri emoteko, salatzeko, eta lanean jarraitu gura dutela adierazteko, enpresa “hartuko” dute barikuan, modu sinbolikoan. Hain zuzen, akanpatu egingo dute Inama kanpoan, eta txandaka izango dira langileak kanpalekuan. “Eztabaida foroak, berbaldiak eta antzeko ekimenak antolatu gura ditugu, informazioa banatzeko eta elkar trukatzeko”.

No hay comentarios: