Chat gratis

jueves, 17 de junio de 2010

Inamako gerenteen absoluzioa eskatzen zuen epaiari helegitea jarri dio Bizkaiko Fiskaltzak

BUSTURIALDEKO HITZA (2010-06-15)

Zarata baloreak mugaren gainetik daudela eta zarata horiek zonaldeko biztanleen osasunean eragiten dutela deritzo

Joan den maiatzaren 11n Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Adolfo Conde Blanco eta Juan Manuel Sanchez Esposito Finsa-Inamako gerenteak absolbitzea erabaki zuen arren, Bizkaiko Fiskaltzak epaiari helegitea jartzea erabaki du. Auziak, hortaz, aurrera jarraitzen du.

Absoluzioaren jakinarazpena eman zuen sententziak azaltzen zuenez, "ezin izan da egiaztatu enpresako arduradunek deliturik egin duten". Bizkaiko fiskaltzak helegitean azaldu bezala, hala ere, "zarata baloreak mugaren gainetik daude". Era berean, zarata baloreek inguruko biztanleek dituzten osasun arazoetan eragiten duela dio helegiteak.

"Enpresaren jarrera txarra" izan dela uste du "eta prozesu penala irekitzea merezi" duela. Ildo horretatik, hiru urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak Inamako gerenteentzat. Helegitean azaltzen dutenez, "enpresa ez da garai bateko zerratokia. Hirigunean kokatutako industriagune handia bihurtu da".

Salaketa 2005, urtean jarri zuen SOS Muxika elkarteak, Inamako kudeatzaileek 2001. urtetik 2008. urtera bitartean ingurumenaren aurkako delitu jarraitua egin zutela eta 21 herritarren aurkako osasun delitua egin zutela iritzita.

No hay comentarios: