Chat gratis

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Gainzaren salaketa onartzeko «frogarik ez» dagoela dio epaileak

BUSTURIALDEKO HITZA (2009-11-07)
Markuerkiaga pozik azaldu da epailearen erabakiarekin; errekurtsoa jarri dutela adierazi du Gainza alkateak.

Endika Urlezaga

Gernika-Lumoko lehenengo instrukzio auzitegiak Jon Mikel Gainza Muxikako alkateak Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotziaren aurka jarritako salaketa behin-behinean artxibatzeko agindu du. Urriaren 20ko autoan azaltzen denez, «delitua izan zen edo ez erabakitzeko froga nahikorik ez dago».
Autoan argitzen denez, «ez dago justifikatuta lege hausketaren bat izan den», eta horregatik behin-behinean artxibatzea agindu du epaileak.
Helegitea jartzeko epea bukatu da dagoeneko. Gainzaren esanetan, «errekurtsoa jarri dugu eta orain epailearen zain gaude». Gauzak horrela, auziak aurrera darrai.
Iñaki Markuerkiaga «lasai» dago
Iñaki Markuerkiaga pozik azaldu da epaileak hartutako erabakiarekin eta «Gainzak errekurtsoa jarriz gero ere» lasai dagoela adierazi du.
Muxika Garbiko zinegotziaren esanetan, «gezurretan oinarritutako salaketa bat izan dela berretsi du epaileak». Gaineratu legez, «herritik kendu nahi naute, baina gezurrekin ez dute ezer lortuko». Zinegotzi bezala lanean jarraitu ahal izango duela dio.

No hay comentarios: