Chat gratis

miércoles, 9 de abril de 2008

Iraileko osoko bilkura errepikatzea agindu dio epaileak EAJri

BUSTURIALDEKO HITZA (2008-04-09)

Bilkura horretako gaiak bozkatu ezin izana salatu zuen Muxika Garbiko kide Iñaki Markuerkiagak epaitegian
2007ko irailaren 25ean Muxikan egin zuten ezohiko udalbatzarrean eguneko gaiak bozkatu ezin izan zituztela eta, epaitegian salaketa ipini zuen Muxika Garbiko zinegotzi Iñaki Markuerkiagak. Bilkura horretan Inama handitzeko arau subsidiarioak aldatzeari zegokion bozketa egin behar izan zutela argudiatu zuen Markuerkiagak salaketa jartzerakoan. Horrela, pertsona eskubideen babes jurisdikzioanala urratu egin zirela salatu zuen zinegotziak.
Bilkura hori informazioa emateko zela argudiatu zuen Muxikako alkate Jon Mikel Gainzak bere garaian. Orain, Markuerkiagaren aldeko ebazpena kaleratu du epaileak. Era berean, 2007ko irailaren 25eko osoko bilkuraren aktan jasotzen diren proposamenen bozketa egitea eragoztean Espainiako Konstituzioak jasotzen duen 23. artikuluaren oinarrizko eskubidea urratzen dela ebatzi du.
Hori dela eta, osoko bilkura deitzeko eta egiteko agindu dio alkateari, 2007ko irailaren 25eko osoko bilkuran izandako gai-orden eta quorum berarekin. Eta Inama handitzeko arau subsidiarioak aldatzeari dagokion bozketa egin behar dutela gaineratu du.
Jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epea du Muxikako alkateak epailearen ebazpenari helegitea jartzeko.

No hay comentarios: